2024-12-22
InicioSecretaría InternacionalElkartasunaGreziar altzairu-fabrikako langileekin elkartasuna

Greziar altzairu-fabrikako langileekin elkartasuna

4 hilabete dira, 100 egun baino gehiago, Grezian, Helleniki Halibourgia altzairu-fabrikan 400 langile greban daudela soldaten murrizketen eta kaleratzeen aurka.

MARTXOAK 14 ELKARRETARATZEA
Bilboko Greziar Kontsulatuaren aurrean goizeko 11:00etan (Rekalde Zumarkalea 27)


Lantegiko enpresariek, malgutasunaren izenean, lanaldia 5 ordura eta soldata 500 eurora murriztu nahi diete eta gainera, kobratuko ez dituzten aparteko orduak egitera derrigortu, lan segurtasuna ere murrizten duten bitartean, istripuen kopurua handia izan arren. Eraso horren aurrean, langileek borroka hasi zuten eta grebari ekin zioten, eta ondorioz 50 langile kaleratu dituzte. Hala ere, borrokan jarraitzen dute eta 8 orduko lanaldia, soldatak ez murriztea eta kaleratutakoak onartzea exijitzen dute.

Greziako eta Europako langileen kontrako erasoa areagotzen ari den garai honetan, greziar altzairu fabrikako 400 grebalariak langile elkartasun eta duintasun eredua ditugu. Egoera horren aurrean, FSM Munduko Federazio Sindikaleko Europako Bulegoak eta TUI-Metal Metaleko Nazioarteko Batasun Sindikalak Europa mailako ekintza astea antolatu dute martxoaren 9 eta 14 bitartean greziar altzairu-lantegiko grebalariei elkartasuna adierazteko.

Euskal herri langileak ere martxoaren 29an greba orokorrera joko du, Espainiar Estatuko PPren gobernu ultraeskuindarrak onartutako azken neurri antisozialen kontra eta Lan Harremanen Euskal Esparrua (LHEE) exijitzeko.

LABen ustez, Greziako langileek eta euskal langileok aurrera daramatzagun borrokak enbor bereko adarrak dira.

Haien borroka geure borroka da.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...