2024-12-23
InicioRepresiónGreben aurrean muntaia polizialik ez!

Greben aurrean muntaia polizialik ez!

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikatu ezberdinek bat egin dute Grebalariak Aske! plataformak datorren irailak 7n deitu duen manifestazioarekin. 2012ko martxoaren 29ko Greba Orokorraren harira datorren astean epaituko dituzten Bilboko 4 gazteren inguruan egindako muntaia poliziala salatzeko eta haien absoluzioa eskatzeko herri mobilizazioa izango da. Mobilizazioekin bat egin eta parte hartzera deitzen du LAB sindikatuak.

• Grebalariak aske! Irailak 7 herri mobilizazioa Bilbon 

Astearte honetan, hilaren 11n, Deustu eta Indautxuko hiru gazteren kontrako epaiketa hasiko da (Aitor Fernández, Jon Telletxea eta Urtzi Martínez). Iazko martxoaren 29ko greba orokorrean Bilbon gertatutako istilu batzuetan parte hartu izana leporatzen zaie hiru gazte hauei zein momentu hartan adin txikikoa zen beste bati (Irantzu Yaldebere).

Polizia akusasio pean bakarrik eta batere froga barik berriro ere eraiki dute beste muntai polizial-judizial bat gure herrian beldurra barreiatzeko eta erantzun soziala desaktibatzeko helburu argi eta bakarraz. Horretarako botereak eskura daukan tresna guztiak erabiltzen ditu (errepresio poliziala, sistema judizialaren erabilpena, hedabideak…) Zoritxarrez, ohikoak bihurtzen ari dira honelakoak eta, pare bat aipatzearren, hor dauzkagu, besteak beste, Gernika zein Iruñerriko grebalarien kontrako akusazio eta prozesuak.

Mobiliazio sozialaren kontrako errepresioa goraka doa, eten eta muga gabe, eta horren adierazle dira lau gazte hauen kontrako eskaera fiskal neurribakoa: 42 urtetik gorako espetxe-zigorra epaituak izango diren hirurentzat eta 18 hilabeteko lan soziala adingabekoarentzat.

Irantzu, Urtzi, Jon eta Aitorren delitu bakarra botere ekonomikoaren erasoak borrokatzea eta bestelako eredu baten alde lan egitea da eta horrexegatik, euren militantzia eta konpromiso ezagunagatik, hain zuzen, izango dira epaituak. Inposatua zaigun eredu ekonomiko eta sozialaren aurrean ahotsa altxatu, mobilizatu eta bestelako eredu ekonomiko eta sozial baten alde lan egitea da zigortu nahi dutena, beste behin ere.

LAB sindikatutik lau gazte hauei, zein euren lagun eta senitartekoei, gure elkartasunik beroena helarazi nahi diegu. Horrekin batera, abian jarri den prozesu judiaziala berehala bertan behera uzteko eta erantzun sozialaren kriminazioarekin amaitzeko exijitzen dugu.

Helburu hauekin, “Grebalariak aske” plataformak manifestazioa deitu du larunbat honetarako (Jesusen Bihotzetik 12:30etan) eta bertan parte hartzera deitzen diegu langile eta herritar guztiei. Era berean, hilaren 11n eta 12an bilboko epaitegiaren aurrean kontzentraziok egingo dira 9:30etatik aurrera. Botere ekonomiko eta politikoa errepresioa areagotze ari den momentu honetan, berebiziko garrantzia dauka batzea, aurre egitea, gure elkartasuna erakustea eta argi uztea, nahiz eta milaka moduta ahalegindu, ez dutela lortuko langileriaren borrokarekin amaitzea ez eta langileok beldurtzea.

Irantzu, Urtzi, Jon eta Aitorren kontrako ausaz egindako inputazioak greba hartan parte hartu genuen eta bestelako eredu baten alde borrokatzen garen langile guztion kontrako eraso zuzena da.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...