LAB sindikatuak Martxoaren 29ko Greba Orokorrarekin zerikusia duten argazki, bideoa edota dokumentuak jasotzeko atala sortu du bere webgunean. Ekimen honek Euskal Herriak eta Euskal Herriko langileriak bere hautua egin duela erakustea bilatzen du. Ozen esan dezagun EUSKAL HERRIAK ez dituela inposaketarik onartuko, EUSKAL HERRIAK demokrazia eta justizia sozialaren alde lanean dagoela eta guk gure etorkizuna bertan eraikitzera goazela.
Jasotako materiala LABen webgunean eta sindikatuak FLICKR eta YOUTUBEn dituen kanaletan jasoko dira.