Greba orokorreko deitzaileek martxoaren 29ko mobilizazioekin bat egiten duten enpresa komiteen zerrenda aurkeztu dute gaur prentsaurrean. Honekin batera Euskal langileriari eta jendarteari eskerrak eman nahi izan diete, hiru urtetan hiru greba orokor egin eta gero, honek suposatzen duen esfortzu eta lanarekin, laugarren deialdi baten aurrean erakusten ari diren determinazioagatik.