Mobilizazio desberdinak egin dituzte egunean zehar.
Vicinay Sestaoko enpresa-batzordeak metalgintzako lantegiko 155 langileak 24 ordutako grebara deitu ditu. Hain zuzen ere, astearteko 06:00etan hasi eta asteazkeneko 06:00etan amaituko dira lanuzteak.
Enpresako langileek ia bi urte eta erdi daramatzate hitzarmenik gabe, eta, era berean, enpresa bikaintasun sariak jasotzen ari da. Langileek hainbat mobilizazio egin dituzte egunean zehar: elkarretaratzeak, asanblada informatiboa eta manifestazioa enpresa ataritik Sestaoko Udaleko plazaraino, besteak beste.