2025-12-15
InicioIndustriaArtes GráficasGrafikagintzako hitzarmena lortzeko mobilizazioa beste biderik ez dago

Grafikagintzako hitzarmena lortzeko mobilizazioa beste biderik ez dago

Grafikagintzako hitzarmenaren negoziaketan dagoen blokeoaren aurrean mobilizatzeko beharra ikusi dute langileek. Arrazoi ezberdinek eraman dituzte Grafikagintzako Negoziazio Mahaian dauden sindikatuak guztiak gaur Adegiren egoitzaren aurrean elkarretaratzea burutzera. Hain zuzen ere, hitzarmen berriaren negoziazioan Adegik izan duen immobilismoa eta abenduak 31an herrialdeko hitzarmena bertan behera geratu eta hitzarmen estatala ezartzearen mehatxuaren aurrean mobilizazioa beste biderik ez da geratu.

Hilabeteak pasa dira negoziaketei hasiera eman zitzaienetik. Bilera ugari egin dira, baina Adegik ez du langileen egoera hobetzeko proposamenik mahaigaineratu, alderantziz herrialdeko hitzarmena bere horretan mantentzea du helburu. Langileok erreferentzia horretatik haratago joateko beharra azaldu dute eta norabide horretan aurrera egiteko plataformak aurkeztu dituzte behin eta berriz negoziazio mahaian.

Negoziazio mahaiara eraman diren plataformetan soldatak igotzeaz gain langileek hitzarmean erreformetatik babestea eta azpikontratazioari mugak jartzea jasotzen da besteak beste. Aldarrikapen guzti hauei bizkar eman dien patronalak, horregatik Adegik langileen egoera duina bermatuko duten proposamen bat ekarri ezean mobilizazioekin jarraituko dute eta azaroaren 16 eta 30 eta abenduaren 12rako egindako greba deialdiari eutsiko diote.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El 17 de marzo, huelga general: el SMI se decide aquí

ELA, LAB, Steilas, Hiru y Etxalde convocan huelga general el 17 de marzo para exigir un SMI propio de al menos 1.500 euros en Hego Euskal Herria.

LAB exigirà los contenidos que faltan de la propuesta del convenio de residencias de mayores de Araba en la mesa negociadora del martes

Valoramos positivamente las mejoras obtenidas en la propuesta del primer convenio de residencias y viviendas comunitarias de Araba, ya que recoge las reivindicaciones por...

Ante la propuesta recibida para el convenio de residencias de mayores de Álava, LAB ha convocado una asamblea de delegadas para tomar una posición

Tras 6 años de lucha y 60 días de huelga, el sindicato debe hacer una valoración adecuada de la propuesta que ha remitido la...