Frantziako poliziak Macronen erretretaren erreforma bidegabearen aurka mobilizatu diren manifestariak gasatu ditu Baionan. Manifestazioan haur, adindun edo mugikortasun urriko persona asko presente ziren.
LABen ustez onartezina da gertatutakoa: “Gure karriketan segurtasun eta lasaitasun osoz, lankideen eta lagunen artean, familian manifestatzearen eskubidea defendatzen dugu, poliziaren aldetik gero eta gehiegizkoagoa den indarkeria jasan gabe».
Manifestazioaren ondoren, polizia frantsesak hainbat atxiloketa egin ditu bortizkeria handia erabiliz. Gainera, Baionako AEKren lokalan sartu eta miatu dute manifestarien bila. Hori ere onartezintzat jo du sindikatuak.
Horregatik guztiagatik, LABek sostengua adierazi die gasatuak eta atxilotuak izan direnei, baita AEKko langileei ere.
Gaur, arratsaldeko 18:30tan, Baionako komisaldegiaren aurrean izanen den elkarretaratzera dei egin du LABek: “Macronen munduaren aurka mobilizatzen segi dezagun! Segi dezagun borrokan!»