Gipuzkoako Zahar Egoitzetako langileek kotxe karabana eta manifestazioa burutu dute gaur Donostian Adegi patronalak negoziazio prozesu guztian eduki duen jarrera salatzeko eta bertan asoziatuak dauden enpresei mugi daitezela eskatzeko. "Gaur Biharko Gipuzkoa" enpresak aurreakordioa sinatu du jadanik eta langileek ez dute ulertzen nola enpresa honek diputazioaren proposamena onartzen duen eta besteek ez.
Egoera hau salatzeko Gipuzkoako Zahar Egoitzetako langileek mobilizazio dinamika bati ekin zioten apirilaren 11ean eta datorren Apirilaren 29an lehen GREBA EGUNA burutuko dute.
LAB SAREAN
{module[111]}
{module[111]}