2024-11-22
InicioIndustriaMetalGipuzkoako Metalgintzako greba egunen aurrean jasotako mehatxuak salatu ditu LABek

Gipuzkoako Metalgintzako greba egunen aurrean jasotako mehatxuak salatu ditu LABek

Gipuzkoako metalgintzan enpresas enpresa izandako lehen batzarren ostean, LAB sindikatuak grebarako planteamendu biren aurrean duen iritzia publiko egin du. Besteak beste, LABek egindako deialdiaren aurrean jasotako mehatxu eta gezurrak biderkatu egin direla salatu eta ELAri, adibide ezean, 5 egunetako greba deialdia non bultzatuko duen galdetu dio.

Asanbladetako lehen emaitzak eskuetan, LABen deia langileei: “orain borroka egin behar dugu, eutsi, ondo goaz. Denok elkarrekin lortuko dugu 

Asanbladetako lehen emaitzak eskuetan, LABen deia langileei: “denok elkarrekin eta orain borroka egin behar dugu, eutsi, ondo goaz eta”

Prentsa ohar honen bidez LAB sindikatuak jarri nahi du iritzi publikoaren aurrean zein klabetan ematen ari diren Gipuzkoako metalgintzan enpresaz enpresa bozketak greba planteamendu ezberdin biren aurrean. Lehenengoa hitzarmen sektorialaren bidez langileei interbide integral bat ematearen alde LABek deituta hiru egunetarako, bigarrena ELAk deituta bost eguneko greba enpresa hitzarmenaren alde:

1-LABen deialdiaren aurrean eta maiatzaren 24ko emaitza eta gero mehatxuak biderkatu egin dira, inoiz ezagutu ez den bezala. Kalerapenen mehatxua nagusitzen ari da, baina ez da bakarra. Egoera honen adibide batzuk esatearren Oarsoko eskualdean SNA Europa (aldi baterakoak botako dituela dio enpresak), edo MECAUTO (kalerapenak egongo direla greba ateratzen bada).

2-LABen deialdiaren aurrean beste hainbat enpresarik gezurretara jo dute. Indar-en adibidez, baina beste enpresa batzuetan ere eman da, Adegik LABeri proposamen bat egin diola esaten ari zaizkie langileei, nahasmena sortu nahian. Hori bai, non, noiz eta zein den proposamen hori ez dute esaten. Dinamika honek badu helburu bakarra: nahasmena sortu langileen asanblada baldintzatu nahian. Indar-ek 24ko grebari baietza eman zion.

3-LABek oraindik orain ez daki ELAk non bultzatuko dituen 5 egunetako greba deialdia. Ez daukagu adibide bat ere. Badakigu hainbat lekutan maiatzean 24ean grebaren alde kokatu zirela eta orain kontra agertzen ari direla, baina bost egunetako greba planteamenduaz ez dakigu ezer. Ezta enpresa hitzarmena blindatuta ez dagoen enpresetan, hau da, bere deialdiaren arabera grebara atera beharko luketen enpresak izanik.

ELAri erantzukizun ariketa bat egitea eskatzen diogu. Erabateko kontraesana da maiatzaren 24ean deituta izan diren enpresako langileei orain kontrako jarrera hartzera eramatea. Zertarako egin zuten ELAko langile horiek greba 24ean? Eta garrantzitsuena, non dago bost egunetako greba hori? Tongo mediatiko bat izan da?

Eskaini diezaiegun langile guztiei borroka estrategia integral bat, enpresa eremua eta hitzarmen sektoriala uztartzen dituena, ez enpresa eremua sektorialen etsaia bihurtzen duena. ELAk dio 60 enpresa blindatuta daudela: EAEn 3.200 daude, beraz, enpresen %1,9 dago blindatuta. Eta horretarako ELA hitzarmen sektorialaren aldeko borrokaren kontra kokatu da. Borroka batek ezin du bestea ordezkatu.

Asanbladak aurrera doazelarik, mezu bat bidaltzen diegu langileei: eutsi, ondo goaz eta.
CAF, Gamesa, Talleres Bost, Biele, TS Fundiciones, Fudike, Fresmak, Ebaki-Lan, Talleres Guibe, Caldereria Delta beste enpresa batzuen artean iadanik greba deialdiarekin bat egin dute. Grebek bete betean eman diote Adegiri. Mehatxuak, gezurretan ibiltzea da adierazlerik nagusienak. Tinko. Uztailaren 7a heltzea nahi dute mehatxuetan oinarritutako lan harreman eredua nagusitzeko, horregatik denok elkarrekin eta orain borroka egin behar dugu.

Uztailaren 7a hor dago eta maiatzaren 24ean argi ikusi zenez hitzarmen sektorial duina eta blindatuta lortzea gure eskuetan dago. Noiz ez da ausartu Adegik greba baten jarraipenaren inguruko datuak zabaltzera? 24ean isilik geratu zen. Gogor eutsi.

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.

Convocamos huelgas los días 5 y 7 de diciembre en la hostelería de Araba por un convenio digno

Los y las trabajadoras de hostelería de Araba llevan cuatro años sin convenio. Cuatro años sin reducir la jornada, cuatro años sin aumentos salariales y por lo tanto, perdiendo poder adquisitivo. Cuatro años sin nuevas medidas de conciliación, sin nuevos permisos.

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.