2024-12-23
InicioServicios PúblicosGobierno VascoGEHIENGO SINDIKALAK MAHAIA UTZI DU, BERMEAK EGON ARTE

GEHIENGO SINDIKALAK MAHAIA UTZI DU, BERMEAK EGON ARTE

Pasaden ostegunean Euskadiko Autonomia Erkidegoko toki erakundeen Sektoreko Hitzarmen Kolektiboa den UDALHITZen bigarren bilera egin zen, eta LAB eta ELA sindikatuok negoziazio mahaitik altxatu ginen. Bileren dinamika antzu bati uko egin diogu, eta alde instituzionalari negoziazioaren bermeak exijitu dizkiogu, erantsita doan idazki komunaren bidez.
Bileraren aurretik, ELA eta LABeko ehun bat delegatuen elkarretaratze bateratua egin zen EUDELek Bilbon duen egoitzaren aurrean, bileraren tokian hain zuzen ere.

Jakina da iazko maiatzean EUDEL, Eusko Jaurlaritza eta hiru herrialdeetako Aldundiek Madrilek inposatutako soldata murrizketak bakoitzaren eremuan ezartzeko irizpideak adostu zituztela. Langileon eskubideei eta negoziazio kolektiboari egindako urraketa larria izateaz gain, kapitalak Sektore Publikoa husteko estrategiaren beste urrats bat suposatu zuen. Egun zerbitzu publikoak murrizten ari dira, eta langile publikoen eros-ahalmena ia %8an murriztu da (2010ean inposatutako %5eko murrizketa, eta 2011ko izozketa, EAEko %2’8ko KPIaren igoera izanik).

Udalhitz marko sektorialaren beharra azpimarratzen du LABek, jendartearentzako kalitateko zerbitzu publikoak udalerrietan ere bermatzearren, eta toki erakundeetako langileen lan baldintza duinak ere bermatzeko. Jakina, negoziaziorako bermeak nahi ditugu:

– 2011ko negoziazioa hasi baino lehen bermeak nahi ditugu, bertan negoziatzen denak benetan balio izango duela kanpoko injerentzien gainetik.

– EUDELek, eta udal askok, euren aldetik lan hitzarmena alde bakarrez urratu dute. Beraz, ezinbestez hitz egiten hasi aurretik aurreko akordioak bete egin behar dira, lan baldintzei eta zerbitzu publikoei egindako murrizketak atzera botaz.

EUDELek dagoeneko lehen bileran gure eskakizunei erantzun ziela esan digu gaur, baina gaur emandako idazkia arreta handiagoz aztertuko dutela eta hurrengo bileran erantzungo digutela. LABen iritziz, eta halaxe jakinarazi dugu, aurreko bileran emandako erantzunak zentzu negatiboan izan ziren:

– Lehen bileran alde instituzionalaren ordezkaritza hain zuzen ere akordioak betetzeko bermearen isla zela aipatu zuen EUDELek. Ordezkari horiek direla hain zuzen ere euren lan hitzarmenak betetzen ari ez direnak.

– Negoziaziorako markoa murrizketen dekretuan eta 2011rako soldata izozketan kokatzen zutela. Urtebeteko eskaintza egin zuten, "hobekuntza sozial batzuk" negoziatzeko aukerarekin.

LABek mobilizatzen jarraituko du, ELArekin batera, Sektoreko Hitzarmenaren alde, toki erakundeetako zerbitzu publikoen eta langileon lan eskubideen defentsan. Ez gara bilera dinamika antzuetan galduko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...