SEA patronalaren aurrean mobilizatu gara, gehiengo sindikalak deituta, “Lan istripu gehiagorik ez, prekarietate hiltzailea” leloarekin. Hain zuzen ere, ekainaren 29an Gasteizen lan istripua izan zuen langilearen heriotza salatu dugu. Kamioi baten atoitik erori zen, eta zauri larriekin ospitaleratu zuten. Handik egun batzuetara zendu zen. 40 dira, gutxienez, aurten hildako langileak Euskal Herrian. Muxikan bihar elkarretaratzea egingo dugu berriro, joan den astean baso lanetan ari zen langilea gogoan.