2024-12-23
InicioI26 - Greba OrokorraGreba OrokorraGarbiñe Aranburu: «Borroka egin behar dugu eta mobilizatu, bestelako eredu ekonomiko eta...

Garbiñe Aranburu: «Borroka egin behar dugu eta mobilizatu, bestelako eredu ekonomiko eta soziala eraikitzeko borondaterik ez dutenak horretara behartzeko»

Beterri Buruntza-Kostako LABeko delegatuek batzarra eta mobilizazioa egin dute gaur Tolosan, irailaren 26ko GREBA OROKORRAren lanketa zehazteko. Bertan eginiko adierazpenetan, LABeko Ekintza Sindikaleko arduradun Garbiñe Aranburuk gogor salatu du krisi ekonomikoaren testuinguru honetan lan harreman eredua, eredu soziala eta estatu eredua, guztiak ari direla aldatzen. “Eredu kapitalistarik bortitzena inposatzen ari zaizkigu langileoi, eta horren kostu sozialak ezagunak eta ikaragarriak dira. Bestetik Estatuaren berzentralizazio bat ematen ari da eta erabakiguneak Euskal Herritik urruntzen ari dira”, salatu du.

Irailaren 26ko GREBA OROKORRAren testuinguruan, datozen egunetan delegatuen batzarrak eta mobilizazioak egingo ditu LAB sindikatuak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Bihar irailak 13, osteguna, LABeko Arabako delegatuen batzarra burutuko da Gasteizko ALDABE Gizarte Etxean. Ondoren, eguerdiko 12.00etan Aldabetik abiatuta manifestazioa egingo dute sindikatuko ordezkariek, aldarri honekin:

DINERO PARA LA BANCA, MISERIA PARA EL PUEBLO
EUSKAL HERRIAK HITZA ETA ERABAKIA
IRAILAK 26 GREBA OROKORRA

Ildo beretik, “egoeraren erantzule diren bankuak babesten” jarraitzen dutela gaitzetsi du, “diru publikoa desbideratzen zaie jendartea langabezia eta pobreziara kondenatzen den bitartean”.

“Desberdintasun sozialak areagotzen ari dira”, ohartarazi du LABeko zuzendaritzako kideak. “Lan harremanetako ereduari dagokionez, gure eskubideak defendatzeko bitartekoa den negoziazio kolektiboa ezerezean utzi dute bai sektore publikoan eta baita pribatuan ere, negoziazio eremuak Madrilera eramanez eta administrazio eta patronalari adostutako akordioak ez betetzeko aldebakartasuna emanez. Badirudi lan harremanak desarautu eta sektore publikoa suntsitzea dela hazkunde ekonomikorako errezeta. Hau gezur borobila da. Erreformaz erreforma ari gara ikusten, hazkunde ekonomikorik ez eta langabezia gora.”

Alternatiba badagoela aldarrikatu dute LABeko ordezkariek batzarraren ostean eginiko manifestazioan. Alternatiba hori “bestelako eredu sozial eta ekonomiko baten eraikuntzan” oinarritzen dela zehaztu du Aranburuk. Horretarako, baina, “borondate politikoa falta da eta borondate hori ez da berez sortuko, gehiengo sozial batek, herritarrok, langileok derrigortu beharko ditugu arduradun politikoak horretara”.

Orain arte egindakoari segida emanez, mobilizatzen eta borrokan jarraitzeko deia egiten die LABek bere delegatuei eta orohar, euskal langileei. “Borroka egin behar dugu, mobilizatu lantokietan eta kalean, alternatiba hori eraikitzeko borondatea gauzatu arte. Erabakiak hartzen hasteko unea da, eta lehen erabakia da Madrildik datozen inposaketak hemen ez aplikatzea”.

Aranburuk dei zuzena egin die euskal erakundeei, “Madrildik datozen neurriak hemen aplikatzeari uko egin diezaioten”. Patronalari ere deia, “motzean etekinak emango dizkion, baina luzera begira gure enpresen eta eredu produktiboaren kaltetan izango den erreforma ez aplikatzeko”.

“Garaia da Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua eraikitzeko, negoziazio kolektiborako marko propioa eraikitzeko, herri honetako eragile politiko, sindikal eta sozialak horretan inplikatzeko”, gehitu du.

Irailaren 26an kalera ateratzeko deia egin du LABek, “murrizketen aurka gaudela argi utzi eta erabakia eta hitza Euskal Herriak dituela aldarrikatzeko”.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...