LABeko koordinatzaile nagusi Garbiñe Aranburu Hamaika Telebistan izan da, aktualitateari buruz hitz egiteko. Hainbat gai izan ditu hizpide elkarrizketan, eta, bertan, besteak beste, berretsi du sindikatua ez dela egongo langileen eros ahalmena bermatuko ez duen inolako errenta itunetan.
Garbiñe Aranbururen hitzetan, «langileei ezin zaigu esfortzu gehiago eskatu. 2011tik langileek eros ahalmenean 6.000 euroko galera izan dugu». Hala, aberastasunaren bidezko banaketaren eztabaidari ezinbestean ekin behar zaiola nabarmendu du.