2025-12-15
InicioAcción PolíticaGarbiñe Aranburu: "Langile pobreen errealitatea gero eta gehiago hedatzen ari da"

Garbiñe Aranburu: «Langile pobreen errealitatea gero eta gehiago hedatzen ari da»

Garbiñe Aranburu elkarrizketatu dute Euskal Telebistako «Egun on Euskadi» saioan, aktualitateko gaiak ardatz. Enplegua izan du hizpide, besteak beste, eta LABeko idazkari nagusiak mezu baikorrak ematen dituzten haien jarrera salatu du:  «Lanerako itzuleran kezka da nagusi langileen artean. Sistema honek behar dituen eraldaketa sakonak bultzatu nahi ez dituztenek mezu baikorrak bidali nahiko dituzte, baina errekuperazioa nola eta noren mesedetan den da eztabaidatu behar dena».

Garbiñe Aranbururen hitzetan, «Langile pobreen errealitatea gero eta gehiago hedatzen ari da». Azken finean, sindikatuko arduradunaren esanetan, «fokoa gehiago zabaldu behar da, ezin da bakarrik langabezia tasan jarri. Azken urteetan erreformek zer nolako lan eredua, prekarizazioa eta kontratu motak ekarri dituzten ikusi behar da».

Greba Orokorrari buruz ere galdetu diote, eta, aipatutakoarekin lotuta, mobilizazio sozialaren beharraz aritu da: «Orain da momentua erreformak bertan behera uzteko eta murrizketa berriei ateak ixteko. Ez dago borondate politikorik. Beraz, mobilizazio soziala areagotzea beharrezkoa da, eta hor kokatzen dugu Greba Orokorraren beharra».

Lan heriotzak eragiten ari diren sarraskiaz ere hitz egin du: «Ez dugu ikusten konpromiso politikorik patronalari prebentzio neurriak bete ditzan eskatzeko. Jarraituko dugu patronala eta instituzioak interpelatzen. Gure ekintza sindikalean lehentasunezko ardatz bat da».

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB exigirà los contenidos que faltan de la propuesta del convenio de residencias de mayores de Araba en la mesa negociadora del martes

Valoramos positivamente las mejoras obtenidas en la propuesta del primer convenio de residencias y viviendas comunitarias de Araba, ya que recoge las reivindicaciones por...

Ante la propuesta recibida para el convenio de residencias de mayores de Álava, LAB ha convocado una asamblea de delegadas para tomar una posición

Tras 6 años de lucha y 60 días de huelga, el sindicato debe hacer una valoración adecuada de la propuesta que ha remitido la...

Alcanzado un acuerdo para el servicio de ayuda a domicilio subcontratado por el Ayuntamiento de Pasaia

ELA y LAB han firmado un nuevo convenio colectivo para regular las condiciones laborales de las trabajadoras del Servicio de Ayuda a Domicilio del ayuntamiento de Pasaia, subcontratado con la empresa Matia Goxara.