2025-04-13
InicioAcción PolíticaGarbiñe Aranburu: "Izenetatik harago, Espainiako Gobernuak zein politika egingo dituen ikusi nahi...

Garbiñe Aranburu: «Izenetatik harago, Espainiako Gobernuak zein politika egingo dituen ikusi nahi dugu»

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk elkarrizketa egin du Radio Euskadiko Boulevard saioan, eta, bertan, aktualitateko hainbat gairi buruz hitz egin du. Besteak beste, Espainiako Gobernuaren barruan egondako aldaketei buruz galdetu diote: «Izenetatik harago, Espainiako Gobernuak zein politika egingo dituen ikusi nahi dugu eta ea lan erreforma indargabetzen duen eta zein neurri hartuko dituen pentsioen gaiarekin. Era berean, ikusi nahi dugu zein politika egingo dituen herri honek bizi duen gatazka politikoarekiko eta ea behingoz epaiketa politikoak egiteari uzten dioten». Azken honi buruz, 13/13 sumarioko epaiketak ez duela inondik inora lekurik eta logikarik aipatu du, ezta bestelako sumarioak irekitzeak ere: «Termino politikoetan ez zaio gatazka politikoari heldu, eta, horretatik harago, herri honetako sektore independentisten aurkako kultura errepresiboak bere horretan darrai».

Beste gai batzuk ere izan ditu hizpide; Tubacex-eko langileen aldeko epaia, kasu. Albistea bikaina dela esan du, baina enpresak helegitea jarri izanak borrokarekin jarraitzeko beste biderik ez duela uzten azpimarratu du: «Epai hau ez litzateke existituko sindikalismo borrokalari bat egongo ez balitz». Era berean, Eusko Jaurlaritzaren jarrera lotsagarria azaldu du. Hasieratik patronalarekin lerrokatu dela adierazi du, eta, hori gutxi balitz, Ertzaintza langileak kolpatzera bidali duela ekarri du gogora: «Negoziazio bat ezin da abiatu ERE bat mahai gainean jarrita. Xantaia hutsa da hori”.

Azkenik, aldaketa garaia dela nabarmendu du, eta egungo egoerak mobilizazioak indartzeko beharra eskatzen duela berretsi du; Greba Orokor bat tarteko. Honi buruz luze eta zabal hitz egin du honako iritzi artikuluan

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Somos una nación. Somos trabajadores y trabajadoras vascas”, declaración del Aberri Eguna

Seguidamente podéis leer aquí la declaración de LAB con motivo del Aberri Eguna de 2025.

Se ha conseguido constituir la mesa UDALHITZ con garantías suficientes para iniciar la negociación

Después de 15 años, LAB pide a EUDEL que actúe con responsabilidad y respeto hacia las personas trabajadoras de las entidades locales. Ya va siendo hora de renovar el marco normativo de UDALHITZ, referencia imprescindible para las instituciones municipales de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa.

LAB pide un nuevo amparo legal que dé seguridad jurídica al euskera

LAB denuncia rotundamente la decisión del Tribunal Supremo español de impugnar el decreto que desarrolla la Ley de Instituciones Locales.