LAB sindikatuko koordinatzaile orokor Garbiñe Aranburu elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko «Faktoria» saioan, aktualitateko gaiak ardatz. Bizkaiko metalgintzako gatazkari buruz hitz egin du, besteak beste, eta patronalaren jarrerak akordioa ezinezkotzat egiten duela esan du.
Adierazi du FVEM-ek bere esku duela grebak bertan behera uztea, baina horretarako egun mahai neg jarrera blokeatzailea gainditu behar duela. «Eros-ahalmenaren galera ekarriko duen hitzarmen bat nahi du FVEM-ek», nabarmendu du Garbiñe Aranburuk.