2025-03-22
InicioAcción SindicalGarbiñe Aranburu: «Enpresa eta lan harreman eredua auzitan jarri behar dira langileen...

Garbiñe Aranburu: «Enpresa eta lan harreman eredua auzitan jarri behar dira langileen partaidetzaren eztabaidari ekiteko»

Urriaren 23 eta 24an Gipuzkoako errealitatetik abiatuta eta gogoetaren, kontrastearen eta konpromisoaren bitartez, pertsonen partaidetzan oinarritutako enpresa antolamenduaren eredu berriei buruz ikusmolde bat proposatzea bilatzen duen «Gipuzkoan elkarlanean partaidetza eraikitzen: pertsonak, enpresak, lurraldea» jardunaldiak burutu dira Donostiako Miramar Jauregian. Bertan, LAB izan da sindikatuaren ikuspuntua zein den azaltzeko.

Jardunaldietan LAB ordezkatzen Garbiñe Aranburu,  Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio kolektiboko idazkaria izan da eta bere interbentzioan langileen partaidetzaren eztabaidari ekiteko egungo enpresa eredua eta lan harreman eredua auzitan jarri behar dira lehenik adierazi du besteak beste.

Gipuzkoan elkarlanean partaidetza eraikitzen: pertsonak, enpresak, lurraldea izeneko ihardunaldietan izan da LAB gai horren inguruan sindikaturen iritzia plazaratzeko

Langileen partaidetzaren eztabaidari ekiteko, patronalaren onurarako baliabide bat gehiago izan dadin ekidin nahi bada behintzat, egungo enpresa eredua eta lan harreman eredua auzitan jarri behar dira lehenik eta behin.

Enpresa eredu kapitalistan, lan baldintzak antolatzeko ahalmena, irabazien banaketa eta enpresa politikak, enpresarien esku daude. Are gehiago azken lan erreformaren ondoren. Beraz, egungo ereduan, ezin da langileen benetako partaidetzaz hitz egin.

Zertarako langileen partaidetza? Enpresarien gehiengo zabal batek, lehiakortasuna eta produktibitatearen hazkundea irizpide eoliberalen arabera zehazten dituzte. Prezioetan lehiatzera mugatzen dira, lan kostuak murriztuz, horrela balio erantsia, berrikuntza edota produktuaren dibertsifikazioa alboratu egiten dira.

Langileen lan eskubideak errespetatuko dituen lan harreman ereduaren alde egitea, ekonomia erreala bultzatu eta krisiari aurre egiteko biderik egokiena dela ulertzen dugu.

Zer ulertzen dugu langileen partaidetzaz? Enpresan erabakitzeko gaitasuna aldatzen ez bada, partaidetza, langileak kontrolatzeko eta lan harremanak indibidualizatzeko bide bat baino ez da izango. Langileen partaidetza benetako izan dadin hitz egin behar da enpresaren erabakiak non eta nola hartu, langileek kudeaketan zer erabakimen duten, mozkinetan edota kapitalean duten partaidetzaz. Noski guzti honetan, langileen ordezkaritzak, negoziazio kolektiboaren bidez zeregin garrantzitsua du.

Inposatu diguten lan harreman eredu antidemokratikoa, patronalaren aldebakartasunean oinarritzen dena, egiten ari den bidea, kontrajarria da, langileen benetako partaidetzan (kudeaketan, mozkinetan, kapitalean…) oinarritzen den enpresa ereduarekin.

Testuinguru honetan ezin da partaidetzari buruzko eztabaida antzu eta partzialik egin, hainbat esparrutatik sustatu nahi den moduan. Bestela itxurazko partaidetza batean geratu daiteke, langileei onurak ez baina kalteak ekarriko dizkiona. Klase interesetan etendura berriak eragiteko eta jardute jatorragatik diru-laguntza publikoak jasotzeko, legeaz baliatuz, lan eskubideak txikitu ostean.

Beraz, langileen partaidetzaz ari garenean, lan harreman ereduaz bere osotasunean hitz egin behar da. Ez bakarrik langileek informazio gehiago, akzioen parte baten jabe egiteaz etab. Bakarrik.

Instituzioei eskatzen dieguna da, eztabaida integrala bultzatu dezatela eta lan harreman eredu berri baten alde egin dezatela.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB aboga por pasar a la acción en Sunsundegui

En estos momentos están en juego mas de 300 puestos de trabajo en Alsasua. En un sector que parece estratégico a futuro, con un...

LAB firma el convenio para el personal de cocina y limpieza del Departamento de Educación tras 16 años

En los últimos años hemos realizado muchas movilizaciones, huelgas y denuncias con el objetivo de mejorar las condiciones laborales del colectivo más feminizado y precarizado del Departamento de Educación, el cual ha sufrido un proceso de privatización más agresivo, ya que el departamento tiene subcontratados algunos servicios.

Con urgencia, a la calle por Palestina

LAB se suma a la manifestación convocada por Gernika-Palestina para mañana a las 17:30 horas en Donostia.