LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Onda Vasca irratian elkarrizketatu dute, «Euskadi Hoy» saioan. Bizi dugun krisi ekonomiko eta soziala hizpide izan du: «2008ko krisian gertatutakoa eta austeritate politikek ekarritakoa oso presente dugu, baina Jaurlaritzak eta patronalak errezeta berdinak erabiliko dituzte».