2024-12-23
InicioNotasZerbitzu PublikoakGarbiketako langileak Nafarroako Gobernuaren diru laguntzen murrizketen aurrean

Garbiketako langileak Nafarroako Gobernuaren diru laguntzen murrizketen aurrean

Nafarroako garbiketa langileok, Parlamentuko eta Iruñeko Udaleko hurrengo diru laguntzetan aurreikusten diren murrizketen aurrean, gure desadostasuna erakutsi nahi dugu, murrizketa hauek, zerbitzuaren kalitatean, lan postuetan eta lan baldintzetan eragina izango dutela ziur gaudelarik.

Inork ez du gure zerbitzuaren beharra zalantzan jartzen, baina gure jarduera, emakumeek egina dena batik bat, ikusezina izaten jarraitzen du askorentzat. Gaur egun, kalitatea, azkartasuna eta eraginkortasuna eskatzen zaizkigu, kontuan hartu gabe, gure lan baldintzen okertzearekin ezinezkoa zaigula horrelako zerbitzu bat eskeini ahal izatea. Azken urteetan bizi izan ditugun murrizketek, eragin handia izan dute egunerokoan, lehen 8 ordutan egiten genuen lana, epe laburrago batean egin dezagun eskatzen digute orain, kexarik onartu gabe gainera, garaiak diren bezalakoak izanda, lana izate hutsa pozgarria dela argudiatzen digutelarik. Garbiketa gehiago eta hobeagoa, langileria eta lan orduak murrizten diren bitartean? Posiblea al da horrelako emaitzak lortzea, gure kontura, langileon esfortzu eta osasunaren kontura egiten ez bada? Esan diezagutela nola!

Gure aburuz jasaten ari ginen egoera hau gehiegizkoa zen arren, badirudi oraindik gehiago okertzeko aukera ikusten dutela Barcinak eta bereek. Hurrengo urteko diru laguntzetan, %20ko murrizketa aurreikusten da Iruñeko Udalean, eta %40koa Nafarroako Parlamentuan. Murrizketa hauek, lan postu gehiagoren desagerpena ekarriko dituzte, gure lan baldintzak oraindik gehiago okertuko direlarik. Murrizketa hauek gure zerbitzuaren beharra kolokan jartzen dute, ezinezkoa baita, eskeintzen dizkioten zenbakiekin, behar bezalako zerbitzua eskeini ahal izatea.

Garbiketa arloak, beste askok bezala, entzun behar izan dugu jasaten ari garen egoera hau saiestezina dela, eta guztien artean aurre egin behar diogula. Ez gaitzatela gezurtu! Nafarroako Gobernuak, oso gustoko du kontu egokitzapen eta eraginkortasunaren inguruan aritzea, baina honen atzean, alderdi interes ezberdinak daude izkuturik. Baliabideen banaketa ulertzeko era posible asko daude, eta beraiena, Nafarroako gizartearen interesetatik oso urrun geratzen dela agerian da.

Herstura ekonomikoaz aritzen dira baina erreforma fiskalarekin zer ikusia izan dezakeen edozein eztabaida saiestu egiten dute, ixilpean eta orain artean bezala jarraitu nahi dutelako egoera ekonomiko honen aurrean hartu duten neurri bakarrarekin: langileriaren poltsikoak eta lan baldintzak ukitzen jarraitu nahi dute. Honek, beren eredu politiko eta ekonomikoaren kudeaketaren justizia eza agerian uzten du behin gehiago.

Kontu egokitzapenak aipatzen dituzte, baina izatez publikoa den diruaren banaketari ez diote aipamenik egiten. Alde batetik, Los Arcoseko zirkuitoa eta Abiadura Handiko Trenaren aurrean baldintzak jartzearen ezina erakusten dute, eta bestetik, ezinbestekoa zaigun garbiketa bezalako arloetan etengabeko murrizketak ezartzen dizkigute, gure oinarrizko eskubideen aurka joz.

Egoera honen aurrean, mobilizazioa ezinbestekoa zaigu, PP, UPN eta PSN bezalako alderdien argudioak sinesgarriak ez zaizkigula argi adierazteko garaia da. Garbiketan lan egiten dugun langileok, gure desadostasuna erakutsi nahi dugu, ez ditzatela beren interesak gure prekarietatearen, lan kargaren, aparteko orduen eta lan egonkortasun ezaren kontura manten! Beraiek konpon dezatela beren eraginkortasun eta justizi eza!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...