Bizkaiko Foru Aldundiko zentroak garbitzen dituzten Garbialdiko langileek hiru egunetako grebei ekin zieten atzo, LAB, ELA, UGT, ESK eta CCOOen babesarekin. Lanuzteak egin dituzte gaur bigarrenez, eta aldundiaren egoitzaren aurrean egin dute eserialdia, protesta gisa.
Grebaren jarraipena %75 ingurukoa izan da gaur, atzokoaren antzekoa. Bihar izango dute hirugarren eguna. 10:00etan egingo dute elkarretaratzea Foru Jauregiaren aurrean.