2024-12-22
InicioAcción SocialPolitika publikoakFiskalitateari eta sindikatuen parte hartzeari buruzko eztabaida sustatu dezala exijitu diogu Arabako...

Fiskalitateari eta sindikatuen parte hartzeari buruzko eztabaida sustatu dezala exijitu diogu Arabako Foru Aldundiari


Arabako Foru Aldundiak fiskalitateari buruzko jardunaldi batzuk antolatu ditu maiatzaren 15 eta 16rako. Jardunaldi hauen eta jardueraren beraren programaren berri astebete lehenago eman dute. Honek erakusten du ez dutela borondaterik fiskalitateari buruz beharrezkoa den eztabaida soziala bultzatzeko jardunaldi hauen bitartez. Horregatik fiskalitateari eta sindikatuen parte hartzeari buruzko benetako eztabaida sustatu dezala exijitu diogu.

Sindikatuen parte hartzea ordubeteko mahai inguru batera mugatu dute, maiatzaren 16 arratsalderako (goizez, ez dago inolako jarduerarik antolatua). 60 minutu eskasetan hau guztia gertatzea espero dute: lau sindikatuk euren iritzia ematea, entzuleek galderak egitea eta hitza hartzea eta sindikatuek eurek jendearen galderei erantzutea. Hori bai, maiatzaren 15eko programa biribila da oso, hainbat agerraldirekin; Arabako Foru Aldundiak berak egingo dituen bi hitzartze, kasu.

Jardunaldien programa ikusita, ELA eta LAB sindikatuok erabaki dugu mahai ingurura ez joatea, aurpegia zuritzeko modu bat dela iruditzen zaigulako, sindikatuak kontutan hartu dituztela esan ahal izateko. Gainera, mahai inguru horretan apenas emango litzateke konfrontaziorik, sindikatuek soilik parte hartuko genukeelako.

ELAk eta LABek Arabako Foru Aldundiari egiten diogu dei, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gainontzeko erakundeei ere, fiskalitateari buruzko eztabaida zabal bat bultza dezaten, fiskalitatea baita lurraldeko eskumen nagusiena. Era berean, sindikatuen parte hartzea bermatzeko benetako tresnak bidera ditzaten eskatzen dugu, egun ez baitago halakorik; are eta gehiago, Arabako Foru Aldundiak berak uko egin zion duela gutxi fiskalitateari buruzko bilera bati.

Fiskalitateari buruzko partaidetza tresnarik ez dagoen bitartean, Gasteizen egingo den mahai inguruaren moduko jarduerak propaganda hutsa dira, sindikatuek diotena kontutan hartzen dutela esateko, itxurakeria egiteko. Berez, jardunaldiak maiatzaren 15ean egingo dituzte bakarrik. ELA eta LAB ez gaude prest Arabako Foru Aldundiaren nahasmenaren jokoan parte hartzeko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...