2024-12-22
InicioServicios PúblicosServicio SociocomunitarioEusko Jaurlaritzak greba eskubidea urratu du Gipuzkoako helduen egoitzetan

Eusko Jaurlaritzak greba eskubidea urratu du Gipuzkoako helduen egoitzetan

Gipuzkoako helduen egoitza pribatuetan, biharko deiturik dagoen grebarako gutxieneko zerbitzuen aginduak greba-eskubidea urratzen du, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezartzen baititu.

Eusko Jaurlaritzak, Idoia Mendia karguan estreinatu berri denaren eskutik, eta Gipuzkoako adinekoen egoitzetako 5.000 langilek baino gehiagok greba egiteko duten eskubidea urratu du, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri baititu, greba egiteak gainerako eskubideekin talka egiten duela iritzita.

LAB sindikatutik, beste behin ere, gogor salatzen dugu gaur egungo pribatutasun eredua dela herritarren gainerako funtsezko eskubideekin talka egiten duen bakarra. Zehazki, mendekotasun-egoeran dauden pertsonek eta hirugarren adinekoen egoitzetako erabiltzaileek kalitatezko zerbitzua jasotzeko duten eskubidearekin eta langileek beren osasunerako arriskurik gabeko eta baldintza duinetako zerbitzua emateko duten eskubidearekin talka egiten duen bakarra. Zerbitzu publikoa eta kudeaketa pribatua, negozio gozoan oinarritzen dena, lan-prekarietatearen eta arretaren kalitate txarraren kontura, hirugarren egoitza-zentroetako pandemiaren ondorio larriek agerian utzi dutenez.

Era berean, gutxieneko zerbitzuen aginduan aipatzen diren neurriak aplikatzen direla bermatzeko eskatzen diogu lan-agintaritzari, hala nola COVID-19 zaindu eta kontrolatzekoak. Protokolo horrek, lan horretarako gaituak dauden behar beste langile bermatzea eskatzen du.

Langile kopuruek egokituta egon behar dute eskaera handiagoko egoerei aurre egiteko. Helduen egoitzetan langilerik gehitu al da? Egungo arreta-ratioa handitu da baina ez du arreta egokia bermatzen eta langileei kalte handiak eragiten dizkieten lan- erritmoak ezartzen ditu.

Gutxieneko zerbitzu-aginduak ezabatu egiten du zuzeneko arretako langileen greba- eskubidea, helduen egoitzetako langileen gehiengoari eskubide hau urratuaz. Hala, normaltasun-itxura ematen dio laguntzaren eta lanaren ikuspuntutik larriegia den egoera bati, sindikatuek eta senideen elkarteek behin eta berriz salatu duten bezala.

Gogora dezagun ez dagoela herrialdeko hitzarmen kolektiborik 2012tik, negoziazioek bi urte baino gehiago daramatzatela, eta ez dela langileen lan-osasuna bermatzen, langile gutxiegi daudelako eta lan-karga jasanezina delako.

LAB sindikatutik dei egiten diegu langile guztiei eta Gipuzkoako gizarte osoari mobilizazioekin bat egin dezaten. Lan-baldintza duinen eta kalitatezko zerbitzuaren alde, bihar 2020ko urriaren 6an, borrokan!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...