Hezkuntzako eragile nagusietako, gehiengo sindikaleko eta euskalgintzako hainbat ordezkarik agerraldia egin dugu Gasteizen, Europa Jauregian, EAEko Hezkuntza Lege berrian euskarazko eredua orokortzearen aldeko adierazpen bat aurkezteko. «Euskaraz hezi, berdintasunean hazi» izeneko adierazpena «historikotzat» jo dugu. LABeko Irakaskuntzako arduradun Irati Tobar izan da prentsaurrekoan.