LAB, ESK, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuetako ordekaritza batek abenduaren 12tik 18ra Euskal Presoen eskubideen alde egingo den baraualdiari hasiera eman dio gaur Donostiako Ibaetako kanpusean.
EUSKAL PRESO ETA IHESLARI POLITIKOAK ETXERA! KONTATU GUREKIN!
(Gorka Berasategi, LABeko hedapen idazkaria)
Mobilizazioen argazkiak
Honen harira LAB sindikatuak mobilizazio ezberdinak egin ditu Euskal Herriko herri eta lantokietan Parot doktrina bertan behera uztea, zigorraren hiru laurdenak beteak dituzten presoak askatzea, gaixotasun larriak dituztenak aske uztea eta espetxe politika "konponbide gakoetan" jartzea exijituz eta datorren urtarrilaren 7an Bilbon "KOLOSALA" izango den manifestazioan parte hartzera deituz.