Euskal preso politikoen kontra erabiltzen den espetxe politika tristeki aski ezaguna da gure herrian: 20 urte baino gehiago irauten duen sakabanaketa, isolamendua, etengabeko xantaia, "de facto" aplikatzen zaien bizi osorako zigorra… Salbuespeneko kartzela politika hau, gainera, azken urteotan larriki gogortuz joan da, euskal preso politikoen kontra espresuki sortutako hainbat neurri eta dotrinen bitartez.
Guzi honen aurrean bihar ere zita dugu eguerdian ohiko lekuetan.