2024-12-22
InicioServicios PúblicosSanidadEuskal Herriko osasun sistemari egindako eraso zuzena salatu du LABek

Euskal Herriko osasun sistemari egindako eraso zuzena salatu du LABek

Krisiaren aitzakiaz, orain arte publikoa, unibertsala eta doakoa izandako osasun sistema negozio bilakatu nahi dute. Euskal langileriak historian zehar borroka bidez lortutako jendarte eskubideak bertan behera geratzeko egitura eta makinaria martxan dago. 
Patxi Lopez eta Osasungintzako Sailburua den Rafael Bengoa, EAEn murrizketak ez direla aplikatuko diotenean, gezurretan ari dira. Errealitatean murrizketak aplikatu dira, aplikatzen ari dira eta aplikatuko dira. Oso larritzat jotzen dugu, legez kontrako gobernu baten kudeaketa txarra ezkutatu nahian, propaganda elektoral bezala, jendartearen osasun eskubideekin jolastea. Gogora dezagun duela 2 urte, 2010eko uztailean, Bengoa Sailburuak prentsaurreko bat eman zuela Osasungintzan “Berrordainketaren aldekoa” zela adieraziz eta “erabakia nazionala izan behar zela, erkidego mailan desberdintasunik egon ez zedin”. Adierazpen hauek, argi eta garbi egiaztatzen dute politikariek hauteskunde interesen arabera gauza bat edo beste diotela.

Osakidetzako zuzendaritzako kudeaketa ezin zen okerragoa izan: esparru sindikala alde batera utziz eta neurriak inposatuz, lan baldintzen prekarizazioa, osasungintzako langileen eskubideak kaskartzea, publikotik pribatizaziorako aldaketa progresiboa, etab.

Osasungintzako asistentzia kalitatearen jaitsiera, jendarteak egunetik egunera pairatzen duen egoera da. Osasungintzako Sailburuak harrotasunez, gutxiagorekin gehiago egingo duela adierazi zuen eta hori jendarteari gogorarazi egin behar zaio .

Honen adibiderik ez zaigu falta:

• 2011 eta 2012an Osasungintzako aurrekontuen murrizketa %4,4ekoa izan dira (2011ean %3,5 eta 2012an %0,9).
• Osakidetzako 30.000 langileok 2009tik lan hitzarmenik gabe gaude, aurrekoa luzatuz. Osakidetzako zuzendaritzak mahai negoziatzaile erreal bat egitea ukatu du eta horregatik 2011ko ekainean LABek gezurretako mahai horretatik altxatzea erabaki zuen.
• Osakidetzako langileen lan baldintzen murrizketak aspalditik nabarmentzen dira:
 
o Lanpostu publikoen sortze eskasa. Mahai orokorrean 5.700 plaza adostu ziren eta Osakidetzak azken LEP honetan 2600 plaza eskaini zituela oroitarazten dugu.
o Lanaldia 37 ordu eta erdira igotzeko asmoa, honekin 2.400 behin behineko kontratu suntsituz.
o Beharren azpitiko langileekin lan egiten da eta ordezkapen asko ez dira betetzen.
o Bajak zigortzen dira. Larriena, epe motzeko bajak penalizatzen direla da eta langileak gaixo agertu behar izaten du lanera, ospitale mailan kontagioak areagotu daitezkeelarik.
o Soldatak %5 jaitsi dituzte.
o Aurten soldatak izoztuta daude, horrek, 2010etik Osakidetzako langileok %13ko eroste ahalmena galtzen ari garela.

Larriena, lan baldintzen murrizketa hauen atzetik gure osasun sistema publikoaren suntsiketa da. Haurtutako neurriak oso argiak dira:

• Osasun arretak unibertsala izateari uzten dio, populazio eremu batzuk alde batera utziz. Populazio mailan nahiz emandako prestazioetan murrizketak emateko helburuak badaude iada.
• Ginekologia prestazioen eta minbiziaren aurretiazko antzemate programetan murrizketak.
• Anbulategi erdien itxiera asteburuetan eta pediatria zerbitzuaren jeitsiera.
• Ohe eta kirofanen itxiera. Basurto, san Eloi, Mendaro, Galdakao, Gurutzeta, Donostia, Txagorritxu eta Santiagoko ospitaleen artean 1036 ohe itxiko dira udara honetan. Neurri honek, adibidez, Gurutzetako ospitaleetan %20aren itxiera suposatzen du. Honek, larrialdietan egonaldi luzeagoak eta kolapsoak sortuko ditu eta itxaron zerrendaren luzatzea.
• Gasteizko Santiagoko Ospitale orokorraren itxiera.
• Laborategien elkartzea, zerbitzu honen deszentralizazioaren bukaera suposatzen duelarik.
• Osasungintza pribatuaren aldeko apustua, Asunción klinika adibidez.
• Azken aldian, erderaz “medikamentazo” bezela ezagutzen dena, jendartearen parte handi batentzat ohikoak diren botikei diru laguntzak kendu dizkiete, kasu askotan gaixo kronikoen tratamenduei dagozkielarik. Hau Nafarroan aplikazioan dagoen “re-pago”aren baliokidea da, EAEn hauteskundeak pasa arte Patxi Lopezek geldirik dituelarik.
 

Ezin dugu, Paxi Lopezen gobernu ez-legebidezkoa gure osasun publikoa suntsitzen utzi, kontrakoa egiten ari dela sinistarazi nahi digularik. Orain arte, Madrilgo gobernutik datozen neurriak aplikatzen kontrako jarrera publikoa adierazi duten arren, askotan murrizketak aplikatzerako orduan aintzindariak izan dira.

Bizi dugun egoera honetan, ez da nahikoa Bengoa eta Osakidetzako Zuzendaritzaren dimisioa eskatzea, inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu hauteskundeak lehenbait lehen burutzea eta lehen bait lehen inposaketak, murrizketak eta gure oinarrizko eskubide sozial eta laboralak urratu dituen legegintzaldia agurtzea. LAB sindikatuaren erronka: osasun sistema PUBLIKO, UNIBERTSALA, EUSKALDUNA eta KALITATEKOA izatea da, kalitateko enplegua sortuko duena. Gure osasun sistema eredua zein izango den berton bizi garenok eta lan egiten dugunok erabaki nahi dugu,gure helburu eta beharren arabaerakoa.

Era berean, osasun eremuan diharduten langileei eta jendarte osoari deitzen diegu gure zerbitzu publikoen defentsan mobilizatzeko. Gure ongizatea eta osasuna jokoan dago. Badago alternatiba,baina horretarako borrokatu egin behar dugu.

Euskal Herrian, 2012ko uztailaren 12an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...