Hego Euskal Herria zeharkartu eta gero, "Nos arrastran al empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea" martxa bere amaierara iristear dago. Gaur arratsaldeko 19:00etan Iruñean izango den ekitaldi eta manifestazioarekin amaitutzat emango da euskal eragile eta sindikatuek pobreziaren eta prekarietatearen aurka hasitako ekimena.