Greba eta mobilizazio eguna izan da gaur Katalunian. Euskal Herrian ere, gure babesa adieraziz eta Espainiako estatuaren errepresio salatuz, milaka lagun kalean izan gara gehiengo sindikaletik egindako deialdiari jarraituz. Goizean elkarretaratzeak egin ditugu lantokiz-lantoki eta herriz-herri (IKUS @LABsindikatua) eta arratsaldean Donostia, Iruñea, Bilbo eta Gasteizen manifestazioak burutu ditugu "Katalunian nahiz Euskal Herrian Herriak erabaki" lelopean.
Mobilizatzen jarraituko dugu erabakitzeko eskubidearen alde
"Herri oso bat dago martxan Catalunyan" Koldo Saenz, LABeko Nazioarteko Idazkaria