2025-03-27
InicioSecretaría de Salud LaboralLa precariedad mataEuskal Herriko gehiengo sindikalak Tiebasen hildako langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu du

Euskal Herriko gehiengo sindikalak Tiebasen hildako langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu du

Bihar, hilak 26, Euskal Herriko gehiengo sindikalak elkarretaratzea egingo du Tiebasen hildako langilearen heriotza salatu eta prekarietatearekin amaitu behar dela aldarrikatzeko. Mobilizazioa Lan Ikuskaritzaren aurrean izango da.

TIEBASEN HILDAKO LANGILEAREN INGURUKO LABen OHARRA
Prekarietatearekin amaitu beharra dago, PREKARIETATEAK HIL EGITEN DU!

Joan den irailaren 23an Iruñeko 60 urteko langile bat lan istripu baten ondorioz hil zen. Hain zuzen Tiebas herrian dagoen Maderas Chapardi lantegian gertatu zen lan istripuan zendu zen. Langilea fabrikako teilatuaren konponketa lanetan ari zelarik lurrera erori zen eta hilik suertatu zen.

Erahildako langilea Metalicas Areta Enpresan kontrataturik zegoen. Enpresa honek subkontratazioaren bidez mantenimendu lanak egiten ditu Maderas Chapardi Enpresan.

LAB sindikatutik, prentsa oharra honen bitartez, langilearen senitarteko eta lankide guztiei gure dolumina eta elkartasuna helarazi nahi diegu. Halaber, heriotza honek eta oro har, langileriak pairatu izan dituen hamaika heriotza eta lan istripu guztien ondorioz zenbait datu helarazi nahi diogu jendarteari, gogoeta orokorra egin dezagun.
Izan ere, LABetik zenbait galdera eta kezka helarazi nahi dugu:

Kontratatzen duen enpresak lantokian dauden arriskuen inguruko informazioa behar bezala helarazten die subkontratazioan dauden langileei?

Kontratatzen duen enpresa eta subkontratazioan dagoen enpresaren arteko koordinazioa eta lan osasunaren funtsezko informazioa (prebentzio legearen 24.artikulua) bermatzen da?

Langileak lan osasunaren inguruko formakuntza behar bezala jaso zuen?

Ikerketa ezberdinek nabarmentzen dutenaren arabera, subkontratazioan dauden enpresetan ezbehar-tasa handiagoa ematen da. Enpresen arteko koordinazio faltaren ondorioz ezbehar-tasa areagotzen da eta bi enpresen erantzukizuna ezkutatu ohi da.

Eta jakina, koordinazio eza honen ondorio larriak langileek pairatzen dituzte.

Enpresen arteko arduragabekeri hau onartezina da. Hori dela eta, beharrezko mekanismoak ezarri behar dira enpresen arteko koordinazio berma dadin. Izan ere, administrazioari, zehazki Lan Ikuskaritzari ere neurriak ezartzea dagokio, laneko arriskuen prebentzioen jarduerak berma daitezen.

Guzti honen ondorioz, Euskal Herriko gehiengo sindikalak heriotza honen salaketa egiteko mobilizaziora joateko deitu nahi du. Zehazki, heldu den ostegunean, irailak 26, eguerdiko 12’00etan Lan Ikuskaritzararen egoitzaren aurrean kontzentrazio bat burutuko dugu.

Mobilizaziorik gabe heriotza hauek geldiaraztea ezinezkoa izanen baita. 

 

LAB sarean
{module[111]}
 

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Seguimiento casi total en la primera jornada de huelga indefinida en Enviser, contrata de jardinería del Ayuntamiento de Gasteiz

Esta mañana ha comenzado la huelga indefinida convocada por la totalidad del comité de empresa (compuesto por LAB, ELA y ESK) de Enviser, contrata del Ayuntamiento de Gasteiz dedicada al mantenimiento de parques y jardines y el anillo verde de la ciudad.

El profesorado de la enseñanza pública de la CAV ha tomado las calles de Bilbo, Donostia y Gasteiz

La sexta huelga del ciclo de huelgas continúa teniendo un amplio seguimiento.

LAB denuncia que la plantilla de Guardian en ningun momento ha sido una prioridad para el Gobierno Vasco

El Consejero de Industria del Gobierno Vasco, Mikel Jauregui, este martes en comparecencia parlamentaria, realizó varias afirmaciones que dejan en evidencia que la plantilla de Guardian y sus puestos de trabajo en ningún momento han sido una prioridad para el Gobierno Vasco.