Ekainaren 6an Alternatiben herrixka egin zen Donostiako Antiguo auzoan. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako kideak bertan izan ginen Euskal Herriko hamarnaka eragilerekin batera.Standa jarri genuen bertan eta jendearen eskura jarri genituen programa soziala zein Eskubide Sozialen Karta, hamarnaka eragileren arteko hilabete luzeetako eztabaidaren fruitua.