2024-12-23
InicioEuskal HerriaEuskal Herriko eragile sozial eta sindikalek pobreziaren kontrako dinamika aurkeztu dute

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek pobreziaren kontrako dinamika aurkeztu dute

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek datozen asteetan pobreziaren kontrako mobilizazio kanpaina abian jarriko dutela iragarri dute gaur Bilbon. Otsailan zehar ostiraletan mobiliazio ezberdinak izango dira, martxoaren 3an manifestazio nazionala Bilbon, martxoaren 11tik aurrera pobreziaren kontrako neurriak exijitzeko martxa soziala eta 22an Madrilen deitu den Duintasun Martxan izango dira.

Gunea osatzen duten Euskal eragile sozial eta sindikalek prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilbon datozen aste eta hilabeteetarako aurrikusi duten pobreziaren kontrako dinamina aurkezteko.

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, krisiaren aurrean eredu berri baten eratzearen garrantzia aldarrikatzeko gaurdaino emandako pausoei segida emateko egutegi berritu batekin aurkezten direla azaldu du gaurko prentsaurrekoan. Eragile sozial eta sindikalak azken hilabeteetan karta soziala egiteko prozesuan buru belarri dabiltza 70 herri ezberdinetan ze nolako Euskal Herria nahi dugun erabakitzeko eta horren bueltan akordio zabal bat lortzeko.

Kartaren osaketaren garrantziaren ondoan, Etxaidek, mobilizazio sozialaren sustatzea azpimarratu du eta bide horretan zentratu du gaurkoan prentsaurrekoan aurkezturiko probreziaren kontrako dinamika, "egoera salatzeko, alternatibak aldarrikatzeko eta eztabaida politikoan parte hartzeko eta gizartea aldaketa sozialen borrokara ekartzeko".

Pobreziaren kontra kalera ateratzeko dinamika

Dinamikak momentu eta ekimen ezberdinak jasotzen ditu:

  • Otsaileko ostiraletan mobilizazio ezberdinak izango dira porbreziaren aurka.
  • Martxoaren hasieran Bilbon izango den goi-bileraren aurrean mobilizazio bat izango da
  • Martxoaren 11tik aurrera pobreziaren kontrako neurriak exitzeko 22n Madrilen burutuko den manifestazioan amaituko den martxa soziala egingo dute.

Zergatik pobreziaren kontra
Dinamikaren arrazoiak azaltzerakoan Etxaidek onartezin bezala jo du pobrezia existitzea eta zabaltzea guztion bizi baldintzak ziurtatzeko bitarteko nahiko dagoenean. Pobrezia "guztion artean eta gure indarrak batuz borrokatu" behar da Etxaideren hitzetan eta pobreziaren arazoa, arazo politikoa den heinean konponbidea ere politikoa izango dela azaldu du.

Dinamikaren deitzaileen eskakizunak
Euskal eragile sozial eta sindikalek pobrezia Euskal Herrian ez existitzeko konpromiso argi bat har dadila eskatzen dute; pobreziaren kontra borrokatzeko neurriak, eskubide sozialak errespetatzea. Etxaideren ustez "karidadea ez da alternatiba, derrigorrez bete behar den erantzukizun politikoa da pobrezia ekiditea".

Pobreziaren kontrako neurrietaz mintzatzerakoan LABeko idazkari nagusiak bi aldarrikapen oso zehatz mahaigaineratu ditu. Bata prestazioak eta bestea zerbitzuak.

Bere interbentzioren amaieran Etxaidek gogoratu du arazoa ez dela dirua, arazoa jendearen zerbitzura egindako politikarik ez dela egiten azaldu du.

Eragile sozial eta sindikalen AGIRIA
Nos arrastran al empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea

Agiri hau sinatzen dugun erakunde sindikal eta sozialok behin eta berriz salatu izan dugu ezartzen ari diren politika antisozialek biztanle gehienak txirotzea dakartela, eta alderantziz, gutxiengo bat aberastea eragiten dutela. Aberaste hau lortzeko bideak anitzak dira: ondasunen banaketa desberdina, enplegua okertu eta suntsitzea, kolektibo jakin batzuri osasun arreta ukatzea, unibertsaletik gero eta gutxiago duten zerbitzu publikoen pribatizazioa, jendea argirik eta berogailurik gabe uzten duten energia-politikak, etxebizitza izateko aukerarik gabe geratzen diren pertsonak, era guztietako prestazio sozialak murriztu eta gutxitzea…

Prekarietatea, pobrezia, ahulezia, zalantza, eskubide murriztuak, eskubide ukatuak, aldi baterako enplegua, behartutako migrazioak… ezinbesteko osagai ditugu sistema ekonomiko bidegabe honetan, zeinen oinarria esplotazioa baita, eta gizarte-sistema honetan, non desberdintasun soziala gero eta handiagoa den. Esplotazioa eta desberdintasuna, gainera, emakumeen kaltetan hedatzen dira.

Egoera hauek ezin ditugu onartu. Ezin dugu ontzat eman talde baten ongizatea biztanleriaren sektore gero eta handiagoen lepotik bermatzea, berau baztertuta, miserian eta abandonatuta geratzen delarik.

Datuak oso argiak dira:

• Hego Euskal Herriko langabezia-tasa %17tik gora dago, hots, Europar Batasuneko batez besteko maila 6 puntutan gainditzen du. Krisi ekonomiko delakoaren urteotan langabe kopurua ia hirukoiztu egin da. Bertoko tasa baino handiagoa Espainiar estatuan eta Grezian besterik ez dago.
• Lanik gabe dagoen pertsonen ia erdiak ez du langabezia-prestazio bat ere jasotzen. Langabeen kopurua etengabe ari da hazten.
• Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak prestazio sozialak murriztu dituzte, zenbatekoari eta hauek jasotzeko epeari dagokionez, eta hainbat kolektibori babesa kendu diote.
• EAEko pobrezia maila azken 25 urteetako larriena da. Pobreziari eta Gizarte-Desberdintasunei buruzko Inkestak adierazten du pobrezian jausteko arriskuan (oinarrizko beharrizanak asetzeko diru-sarrera aski ez izatea) bizi diren pertsonak 157.000tik gora direla (biztanleen %7,3). Kolektibo hau EAEn 2008 eta 2012 bitartean %77,9 hazi da. Dagoeneko 100.000tik gora lagun bizi da elikatzeko arazo larriak dauden etxeetan; nabarmentzen da euretako 46.000 gosea pasa den etxeetan bizi direla, hots, 2008an baino %116,8 gehiago.
• Nafarroan 50.000 pertsonak pairatzen du pobrezia larria, biztanleen %8ak; hauek hileko 454 euro ere ez dute bizitzeko.
• Caritas eta Elikagai Bankuei luzatutako eskariak %40 gehitu dira (35.000tik gora familiak behar du zerbitzu hau).
• Osasungintzako murrizketak (berrordainketa kasu) zigor gehigarria dira diru-sarrera urriak dituztenentzat, eta migranteei osasun arreta ukatzen ari zaie.
• Etxebizitza izateko eskubidea ez da aintzat hartzen (egiten diren politikek negozioa lehenesten diote eskubideei, eta etxegabetzeek ere badiraute).
• Txirotze dinamika honek emakumeei are gogorrago erasaten die: euren langabezia tasa handiagoa da, enplegu prekarioak dituzte, bereziki babes txarreko sektoreetan (etxe-langileak, etab.), eta prestazio sozial urriagoak jasotzen dituzte. Honek agerian uzten du gizarte-sistema honek biztanleen erdia desberdintasun egoera larriagoa jasanaraztera zigortzen duela.

Etorkizuna iluna da. Pobreziaren kopuruak, ziurrenik, areago gehituko dira, besteak beste enpleguaren prekarietate itzela medio. Gero eta jende gehiago da pobrea lana eginagatik ere.

Egoera hau ikusirik, Duintasunaren aldeko Kanpaina bat egitea erabaki dugu; kanpainan erreibindikazioa eta mobilizazioa plazaratuko ditugu botere publikoei politikak erabat alda ditzaten exijitzeko. Prekarietatearen eta Pobreziaren aurkako Dinamika bati ekingo diogu. Dinamikaren testuingurua, berriz, aldaketa sakonagoak lortzeko beharra dugu; esaterako, hori ari da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta egiteko prozesuan agertzen. Horretarako neurri konkretu eta premiazkoak exijitzen ditugu, eskubide gisa, prekarietatera bultza eta baztertuta geratzen direnei duintasuna bermatzeko:

1. Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LAGS) igoera handia, enplegua izanda ere inor ez dadin pobrezian egon.

2. Langabezia prestazio duina, norbaitek enplegurik ez duen bitartean jasoko dena.

3. Diru-sarrerak bermatzeko Errenta eta Gizarteratzeko Errenta (oinarrizko errenta) egungo LAGS gainetik kokatzea. Halaber, pertsona batetik gorako bizikidetza-unitateei aplikatzen zaizkien eskalak gehitzea.

4. Diru-sarrerak bermatzeko sistema berri bat ezartzea egungoaren ordez; beharrezkoa da eskubide soziala izatea. Bizimodu duina izateko eskubidea bermatzea ezinbestekoa da.

5. Diru-sarrerak bermatzeko Errenta eta Gizarteratzeko Errenta mantenduko direla ziurtatzea, baliabide ekonomiko gabezia dagoen artean.

6. Gizarte larrialdietarako laguntzak jasotzeko eskubide subjektiboa ezarri, benetako beharrizanak asetu behar dituztenak.

7. Murrizte politikaren ondorioz prestazio sozialik gabe utzi dituzten kolektibo guztiei prestazioak jasotzeko eskubidea aitortzea.

8. Prestazio sozialak kudeatzerakoan aplikatzen ari diren irizpide murriztaileak ezabatzea.

9. Aurrekontua gehitzea, hartara zerbitzu publiko (osasungintza, enplegua, gizarte-arreta) unibertsal eta kalitatezkoak izateko bitartekoak (pertsonal, material eta teknikoak) eskura egon daitezen.

10. Pertsona orori bermatzea osasun eta osasun-arreta izateko eskubidea, baita etxebizitza duina eta egokia ere. Halaber, bermatu egin behar da baliabide ekonomikorik gabe dagoelako inor ez geratzea argindar, gas edo ur zerbitzurik gabe.

11. Adierazpen askatasuna eta ekintza politiko, sozial eta sindikalerako eskubidea. Kodigo penalaren erreforma eta hiri segurtasuneko legearen aurreproiektua gaitzestea.

12. Euskal Herrian pertsona guztiek bitarteko eta baliabide nahikoa izatea ahalbidetuko duen bizitza duin, autonomo eta kalitatekoa izateko babes sozialeko sistema izatea ahalbidetuko diguten tresna propioak geureganatzeko konpromiso instituzionala.

Eragile sozialak:
AHT Gelditu! Elkarlana, Anitzak, Arabako Pentsionistak Lanean, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Distintas asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas vecinos de Bilbao la Vieja, Baietz Basauri!, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Colectivo de Parados de Iruñerria, Coordinadora de grupos de San Francisco, Bilbao la Vieja y Zabala, Coordinadora de ONGD de Euskadi, Danok lan, Desazkundea, Eginaren eginez, Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko emakumeen mundu martxako plataforma, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Lanegia, Matxingune taldea, MDMA Taldea, MOC, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Posada de los abrazos, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo-SOS Arrazakeria, Urtxintxa eskola, Zazpigarren alaba

Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT, CGT-LKN
Bilbon, 2014ko otsailaren 3an

 

LAB sarean
{module[111]}

MOBILIZAZIOEN EGUTEGIA

OTSAILEAN, herrialde mailako mobilizazioak
Otsailak 6. Araba, Gasteizko Legebiltzarra.

Otsailak 13. Bizkaia, Lan Saila (Eusko Jaurlaritza, Bilbo).

Otsailak 20. Gipuzkoa, Lanbide.

Otsailak 27. Nafarroa, Iruñeako legebitzarra.

MARTXOAN
Martxoak 3. Bilbon egingo den goi bilera eta goizez, manifestazio nazionala eta hainbat mobilizazio zein ekimen ezberdin egun osoan zehar.

Martxoak 10eko eta 17ko asteetan zehar: Hego Euskal Herriko eskualde ezberdinetatik martxak.

Martxoak 22. Madrilen izango den Duintasun Martxan.


 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...