Urriaren 17an Irunen, Euskal Herriko Mundu Martxaren Nazioarteko V. Ekintzari hasiera emateko antolatutako ekimenean parte hartzeko deia luzatu nahi dugu sindikatutik. Hain zuzen ere, ekimenaren helburua bertara gerturatzen garen emakumeon artean egungo sistema kolonialista, inposatutako mugak eta transnazionalak salatzea izango da, performance baten bitartez, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak antolatuta.
Ekimen-performance honen bitartez, zapiekin sare bat irudikatuko dugu, Kate Rushiren «La Puente» poema hizkuntza ezberdinetan entzuten dugun bitartean. Zubiaren bi aldeetan kokatuko gara eta gero zubi erdian elkartuko gara sare handi bat eginez.
Hau guztia posible egiteko, urriaren 17an, 11:00etan, Irun eta Hendaia arteko mugan (oinezkoen zubian) egotea eskertuko genuke ekintza jendetsua egiten laguntzeko! Posible duzuenak zapi bat eraman gero zubian zintzilik utziko duguna.