Gaur irailak 8 eta Hego Euskal Herriko ikasturte hasierarekin bat eginez, Euskal herrian gure hezkuntza eraiki plataforma osatzen dugun eragileok elkarretaratze ezberdinak egin ditugu Bilbon eta Iruñean.
Bertan Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernuari gogorarazi diogu LOMCEri aurre egingo diogula, ez dugula onartzen inposatutako hezkuntza erreforma hau eta pausoak ematen jarraituko dugula Euskal Herrian gure hezkuntza sistema propioa lortu arte.
Hontaz gainera LOMCEri aurre egiteko proposamen zehatzak aurkeztu ditugu, konpromezu eredu batekin batera, tokian toki, eskola bakoitzak bereak egin ditzan. Nafarroaren kasuan Iribas kontseilariari eskura eman diogu gure eskakizuna.