2024-12-22
InicioAcción SocialEuskal Herrian finantza-sistema Publiko baten aldeko mobilizazioa Donostian

Euskal Herrian finantza-sistema Publiko baten aldeko mobilizazioa Donostian

“Euskal Herrian finantza sistema publikoa, Kutxak-Kutxabank pribatizaziorik ez” plataformak deituta gaur Kutxabanken pribatizazioaren kontrako mobilizazioa burutzen ari da Donostiako Andia kalean. 

Gaur Kutxako batzarrak Kutxa banku-fundazio bihurtzeko erabakia hartuko du, EAJ, PP, PSE eta CCOOen aldeko botoarekin. Eraldatze honekin Kutxen gaineko kontrol publiko eta soziala erabat galduko da, eta Kutxabank guztiz pribatizatzeko eta akzioak kapital pribatuari saltzeko bidea hasiko da. 11:00etan akanpada batetik ekimenari hasiera eman zaio, 12:00etan prentsaurrekoa izan da eta 15:00etarako kazerolada deitu da.

“Euskal Herrian finantza sistema publikoa, Kutxak-Kutxabank pribatizaziorik ez” plataformaren irakurketa

Euskal Herrian finantza-sistema Publikoa
Kutxak-Kutxabank pribatizaziorik ez

“Euskal Herrian finantza sistema publikoa, Kutxak-Kutxabank pribatizaziorik ez” plataformak dei egiten die Euskal Kutxak-Kutxabanken bankarizazio eta prekarizazioak kaltetutako sektore guztiei urriaren 24rako antolatu duen akanpada eta kontzentrazio zaratatsuan modu aktiboan parte hartzera. Donostiako Andiak kalean burutuko da akanpada, goizeko 10etatik aurrera eta kontzentrazioa, arratsaldeko hiruretatik aurrera. 

Urriaren 24an batzarrak erabakiko du Kutxa banku-fundazio bihurtzea, EAJ, PP, PSE eta CCOOen aldeko botoarekin. Eraldatze honekin Kutxen gaineko kontrol publiko eta soziala erabat galduko da, eta Kutxabank guztiz pribatizatzeko eta akzioak kapital pribatuari saltzeko bidea hasiko da.

Ez dago Europa eta Espainiako legerik hau egitera derrigortzen duenik; hala azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren txostenak. Europan kutxek aurrezki guztiaren %55 biltzen dute. Euskal Kutxen likidazioa euskal jendarteari egin zaion iruzur politiko eta ekonomikorik handiena izango da, Estatutua eta Foruaren Hobekuntzatik hona.

Orain arte Kutxak irabazi asmorik gabeko finantza-erakundeak ziren, udal- eta foru-erakunde publikoen esku zeuden, eta konpromisarioek osatutako batzarrek gidatzen zituzten (batzarretan ordezkatuta zeuden erakundeak, bezeroak eta langileak). Etekinen %30 Gizarte-ekintzara bideratzen zen.

Krisi ekonomikoaz baliatuta, gobernuek eta erakunde neoliberalek kutxen izaera publiko eta soziala desegiteari ekin diote, banku handiek eta espekulatzaileek beregana ahal ditzaten.

Horretarako Estatu mailan hedatzeko politika ezin okerragoa egin dute: finantza-erakundeak erosi, lurzoru eta etxebizitzetan egindako inbertsio espekulatiboak; kontuak koadratzeko aktiboak eta ondarea saldu dute, eta etekinak lortzen dituzte bezerorik xeheenen lepotik (etxe-gabetzeak, komisioak…).

Espoliazio honi aurre egin behar diogu. Inork ez digu argudio politiko, sozial edo ekonomiko bat bera eman Euskal Kutxak likidatzea gure ekonomiarentzat ona izango dela azaltzeko.

Honakoa exijitzen dugu:

  • Kutxa banku-fundazio bilakatzea saihestea. Kutxa desagertu egingo da eta 15 lagunek osatutako talde batek inolako kontrolik gabe erabakiko du nori salduko zaizkion Kutxak Kutxabanken dituen akzioen %32a. BBKn eta Vitalen egindako prozesuari atzera eragin behar zaio.
  • Kutxak-Kutxabank pribatizatzeko prozesua bertan behera uzatea eta berton legeak egitea Euskal kutxen izaera publiko eta soziala indartzeko, baita lurraldearekiko, enpresa txiki eta ertainekiko eta pertsonekiko konpromisoa areagotzeko.
  • Kutxabank publikoa izatea. Gainbegiratze, kontrol eta kudeaketa organo demokratikoak.
  • Hitza eman dezatela Kutxabanken akzio bat ere ez dela kapital pribatuaren esku jarriko.
  • Euskal jendarte guztiak parte hartzeko moduko eztabaida soziala eta erabakia. 

Euskal Herrian, 2014ko urriaren 20an

Eragile sozialak: AHT Gelditu Elkarlana –Berri-Otxoak – Bilboko Auzo-Elkarteen Federazioa – Denok lan – Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak – Ezker Gogoa – IRPH Stop – Kontsumitzaile Elkarteak (EKE, UCE, EKA, EHKB, OCUV) – Kutxabank publikoa bilgunea – M15 – REAS (Red de Economía Alternativa y Solidaria) – PAH Kaleratzerik ez! – STOP desahucios Gasteiz – STOP deshaucios Gipuzkoa.

Sindikatuak: EHNE (primer sector) – HIRU (transportistas autónomos) – ELA – LAB – ESK – STEE/EILAS – CNT

 

KUTXABANKen PRIBATIZAZIOARI EZ

EUSKAL KUTXEN pribatizazioa
Bea martxueta, LABeko politika sozialetako idazkaria

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...