2024-12-22
InicioIpar HegoaEuskal Estatuari bidea zabaltzenEuskal Estatuak Europan duen bideragarritasuna aztertu du Ipar Hegoa Fundazioak

Euskal Estatuak Europan duen bideragarritasuna aztertu du Ipar Hegoa Fundazioak

Bihar, azaroak 29, Ipar Hegoa Fundazioak "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburua aurkeztuko du Bilboko Foru Artxibategian. Azterlan sakon honen bidez, Euskal Estatuak Europan duen bideragarritasuna aztertu da, horretarako nazioarteko komunitate akademikoak nazio bat osatu eta ezaugarritzeko beharrezkotzat jotzen dituen funtsezko elementuak aztertuz: arrazoi historiko eta politikoak, arrazoi identitario eta kulturalak, arrazoi sozioekonomikoak eta lurralde antolakuntza.

Elementu horietariko bakoitzaren ikuspegi historikoa, egungo errealitatea, eta bereziki, nazio politikoaren, hau da, Euskal Estatuaren eraikuntzan duten proiekzioa, (indargune eta ahulguneak) landu dira. Euskal Estatua eraikitzeko aukeraren inguruko irakurketa egiteko nazioartean gertatzen ari diren aldaketen eragina aintzat hartu da: mundializazioaren aurrean estatuek betetzen duten paperaren birmoldaketa, gai publikoen kudeaketari loturiko sakontze demokratikoa etab.

LAB sindikatuaren Ipar Hegoa Fundazioak sustatutako proiektu honi esker, beraz, azterlan integrala dugu esku artean. 30 aditu baino gehiagoren ekarpenak jasotzen dituen lana da honako hau. Euskal Herriak egun Estatu espainiarrarekin nahiz frantziarrarekin dituen harremanak aztertu dituzte, fluxu ekonomikoak, botere-harremanak, elementu identitarioen eragina, herritarren eskubideak eta lurralde antolaketa.

Lan sakon baten emaitza da, egindako azterlanak Euskal Herria Europar Batasunean eta munduan Estatu gisa kokatzen du, eta Euskal Herriak egun estatuekin duen gatazka politikoa gainditu eta berme osoz nazioartean txertaturik izateko dituen ezaugarri eta baldintzak agerian uzten ditu.

EUSKAL ESTATUAri bidea Zabaltzen
Durangoko Azokan izango da SALGAI



 


PARTE HARTZAILEAK

Ainhoa Etxaide
LABeko idazkari nagusia

Pazis García
Ipar Hegoa fundazioa

Mario Zubiaga
UPV-EHUko Irakaslea. Politika Zientzietan Doktorea

Txoli Mateos
UPV-EHUko Irakaslea. Soziologian Doktorea

Julen Zabalo
UPV-EHUko Irakaslea. Geografian Doktorea

Iñaki Antigüedad
UPV-EHUko Irakaslea. Hidrogeologian Katedraduna
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...