EUDELek deituta Udalhitz-en negoziazioa abiatzeko mahai negoziatzailea bildu zen atzo. Bileran EUDELek berriro balizko negoziazio berri baten mugak zeintzuk diren planteatu zituen; soldata izozketa berria berretsi, asteko lanaldia 35 ordutik 37,5ra luzatzeari ateak ireki eta elkarkidetzari eginiko aportazioen artean soilik arriskuei lotutakoak bideratu. LABek Madriletik inposatutako neurri ezberdinak negoziazioaren abiapuntu gisa kokatzen badira ez dela negoziazioa bermeekin garatzeko aukerarik izango adierazi du eta ez dela bermerik gabeko eta murrizketa nola aplikatuko diren zehaztuko duen mahai batean eseriko jakinarazi du.