Aupa! Sara eta Mikel gara, zure lankide berriak. Hemen zer giro? Berri txarrak ugari, ezta? Panorama iluna dugu, bai. Erreformaz erreforma, gure borrokarekin irabazita genituen eskubide guztiak ostu dizkigute, alajaina.
Langile guztiok antzera gaude, hitzarmenak negoziatu ezinik, enpresaburuak bere erabakiak inposatzen dizkigun bitartean, malgutasun neurriez leporaino, lan gabeziaren mehatxupean, gero eta lan baldintza latzagoetan, gero eta pobreago.
Prekarietatera kondenatu nahi gaituzte, baina gu ez gaude prest hori onartzeko. Eta plan bat dugu esku artean, gure eskubideen alde, lantokietako borroka berritu eta indartzeko.
Lantokietan gure aldeko baldintza berriak sortzeko PAUSO berriak EMATERA goaz.