LABeko Ekintza Sozialeko kide Mikel Alvarez Elkartasun Globalaren Goi Bileran izan da, Hanburgon. Ezkerrak Europan dituen erronkei buruz hitz egin dute bertan, eta LABek nabarmendu du alternatiba global bat eraikitzeko prest dagoela. Hain zuzen ere, sindikatuen eta mugimendu sozialen arteko sinergiak behar beharrezkoak direla berretsi eta gero, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren berri eman diegu goi bileran bildutakoei. Proposamenaren nondik norakoak azaldu dizkiegu, ekarpen gisa.