Metrobilbao eta Euskotrenen jarraipena erabatekoa izan da. Osakidetzan aspaldiko jarraipenik handiena. Irakaskuntzan ere jarraipena oso altua izan da.
Lakuako Gobernuak administrazio publikoan iragarritako murrizketen aurka ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deitutako lanuzteak eta mobilizazioak ari dira egiten gaur Funtzio Publikoan. Lehenengo datuen arabera jarraipen handia izan du sindikatuek 11:00etatik 15:00etara egindako lanuzterako deialdiak. 12:30etan manifestazioak egin dira Gasteiz, Bilbo eta Donostian "Zerbitzu publikoak garatu. Murrizketarik ez!" lelopean.