LABeko Idazkari Nagusi Ainhoa Etxaide eta Nafarroako bozeramaile Igor Arroyok, ELEAK mugimenduak Iruñeko Gobernu ordezkaritzaren aurrean Entzutegi Nazionalean epaituak izaten ari diren Burlatako gazteen absoluzioa eta oro har, euskal gazteria bakean utz dezatela aldarrikatzeko antolatutako kontzentrazio iraunkorrean parte hartu zuten asteartean.