2025-03-31
InicioEnseñanzaCentros Iniciativa SocialEnpleguaren defentsa lehentasun hartuta, hitzarmenaren negoziazioei berriro ekitea eskatzen du LABek

Enpleguaren defentsa lehentasun hartuta, hitzarmenaren negoziazioei berriro ekitea eskatzen du LABek

Gizarte Ekimeneko Ikastetxetako hitzarmenaren negoziazioaren blokeo egoera gero eta handiagoa da. LABek gatazka honi amaiera emateko gako nagusiak zeintzuk diren argi azaltzen dituen eta eduki horien gainean, patronalari, ahalik eta arinen bilera bat dei dezala eskatzen dion idatzia helazi dio.

Gizarte ekimeneko ikastetxeak
Enpleguaren defentsa lehentasun hartuta, hitzarmenaren negoziazioei berriro ekitea eskatzen du LABek
«Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako Lan Hitzarmenaren negoziaketa krisi egoera batean burutzen ari gara, eta tamalez horren froga ugari eta ezberdinak ditugu.

Garbi daukagu gaur egun dugun hezkuntza finantzaketa publiko ereduak eta hezkuntza markoak berak negoziaketa kolektiboa guztiz baldintzatzen duela.

Kristau Eskolak Estatuko Lan Hitzarmena inposatzeko argudiatzen du 2010etik gaurdaino zentruetan soldaten beherapena emateko beharra izan dela eta ikastetxetako bideragarritasuna kolokan dagoela. Honen aurrean LABetik Negoziazioaren bidea jorratzen jarraituko dugu, sektoreko Lan hitzarmenaren lortzeko.

Otsailean sindikatu guztiok Kristau Eskolarekin bilera izan genuenetik, ez da egon negoziatzeko esparru bat non sindikatu guztiak gauden eta Gizarte Ekimeneneko ikastetxeen egoerari behingoz irtenbide bat ematen diogun. Jada hiru hilabete pasa dira eta blokeo egoera gero eta handiagoa da.

Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan bizi dugun lan gatazkaren aurrean, LAB sindikatuak hasieratik gatazka honetatik ateratzeko HELBURUAK ARGI ditu; guretzat helburu nagusia ENPLEGUAREN DEFENTSA DA, alegia, lanpostu guztien defentsa. Egun sektorean diharduten langile guztiekin iritsi nahi dugu gure helmugara; KALERATZERIK EZ EMATEA ETA HITZARMENA SEKTOREKO LANGILE GUZTIENTZAKO izatea eskatzen dugu. Finean, LABek Gizarte Ekimeneko azpisektorean lan baldintzei astindua eman nahi die.

LABentzat oso garrantzitsua, lehentasunezkoa da enplegu galerarik ez egotea. Ildo honetan 1997. urtean sinatutako “itundutako unitateak gutxitzeak erasaten dituen ikastetxeei buruzko akordioa”, (gehiengo sindikalak garrantzirik ematen ez diona) lehenengo lerroan jarri nahi dugu. Ezinbestekotzat jotzen dugu lanpostuen galerarako lan poltsa bat sortzea eta beharra dagoen beste ikastetxe batzuetan langile horiek birkokatzea.

Gatazka honi amaiera emateko gakoak zeintzuk diren oso garbi daukagu. Eta horien araberakoa da LABek negoziaketarako planteatzen duen eskema ere:

• EAEko Lan hitzarmena berehala aplikatzea, Estatukoa alde batera utziz.
• Lanpostu guztiak mantenduko direla bermatu.
• Zorraren kitapenerako akordioa lortu.
• Ikastetxeen kudeaketarako eta parte-hartzerako mekanismoak adostu.
• Eusko Jaurlaritzari interpelazioa egitea egoera hau berriro gerta ez dadin.
▪ Hezkuntza Lege berri bat behar dugu.
▪ Hezkuntzarako finantziazio handiagoa bideratzea.

Ezin dugu ahaztu gaurdainoko finantzaketari esker patronalek diru irabaziak izan dituzten garaietan, langileok eta langileon ordezkariok, diru publiko hori hezkuntzaren kalitatearen mesedetan nola inbertitu erabakitzerik ez dugula izan.

Momentu honetan hurrengo urterako matrikulazioa itxita dagoenean, ikastetxe guztiek hurrengo ikasturterako aurreikuspenak egiten ari dira. Jada, zentro batzuek matrikula kopurua galdu dute eta horrekin batera itunduta daukaten langilea ere seguruenez galduko dute.

Beraz, jada eskaera idatziz baten bitartez zein publikoki dei egiten diegu Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen patronalei ahalik eta arinen bilera bat konboka dezatela enpleguaren defentsan akordio batera hel gaitezen. Halaber, beste sindikatuei ere dei egiten diegu indarrak batera enpleguaren defentsan eta langile guztien birkokatzearen alde.

GIZARTE EKIMENEKO IKASTETXEETAN
KALERATZERIK EZ!»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Educación no tiene ninguna propuesta después de una semana

El sindicato LAB ha denunciado la suspensión de la comisión de seguimiento y la petición de retirada de las huelgas sin ninguna propuesta para el nuevo acuerdo regulador (convenio colectivo).

LAB critica al Gobierno de Nafarroa por no posibilitar la firma del segundo convenio de Intervención Social

El sindicato LAB alcanzó en febrero un preacuerdo con la patronal de Intervención y Acción Social para la firma del que debería ser el segundo convenio sectorial de Nafarroa. LAB, que ostenta el 70% de la representación sindical en el sector, valoró entonces muy positivamente aquel preacuerdo. Sin embargo, en estos momentos LAB debe criticar con firmeza el comportamiento del Gobierno de Nafarroa que debido a su actitud cicatera está impidiendo que se materialice la firma.

El 5 de abril a la calle para conseguir sueldos y pensiones dignas

Artículo de opinión del portavoz de Nafarroa Imanol Karrera Turrillo.