Bihar, uztailak 12, Bizikleta Martxa antolatu du LAB sindikatuak Debaldean, eskualde horretako enpleguaren eta langileen eskubideen alde, burujabetza ekonomiko eta soziala aldarrikatzeko. Bi zutabek osatuko dute martxa: Debabarreneko zutabea Mutrikutik aterako da goizeko 10.00etan eta Debagoienekoa Eskoriatzatik abiatuko da ordu berean. Bi zutabeak Eibarren batuko dira. Arratsaldeko 18.30ean MANIFESTAZIOA egingo da Eibarren, Untzaga plazatik abiatuta.