2024-12-23
InicioAcción SindicalEnplegu eta bizitza duinaren alde mobilizatu gara Aiaraldean

Enplegu eta bizitza duinaren alde mobilizatu gara Aiaraldean

Euskal gehiengo sindikala osatzen dugun sindikatuok mobilizazio eguna izan dugu Aiaraldean, eta goizean goizetik irten gara kalera enplegu eta bizitza duinaren defentsan. Hain zuzen ere, eskualde mailako bi orduko lanuzteak deitu ditugu 11:00etatik 13:00etara, eta, ondoren, manifestazio bana egin ditugu Amurrio eta Laudion, «Aiaraldean enplegu eta bizitza duina» lemarekin. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu bertan izan da, sindikatuko ordezkaritza zabal batekin batera.

Bizi dugun egoerak, enplegu suntsiketarekin, berau galtzeko arriskuarekin, enplegu prekarioarekin… erantzun global, bateratu eta anitza eskatzen du Aiaraldean. Izan ere, eskualdea egoera kezkagarrian dago. Arreta berezia merezi du Tubacex-en gertatzen ari denak, EEE batekin eta zuzendaritzak egindako 150 kaleratzeren mehatxuarekin, eta baita Valvospain-eko itxiera eta 79 kaleratzeek ere, hauek ehundaka familia eta gure eskualdearen etorkizunean izango dituzten ondorioekin.

Inoiz baino beharrezkoagoa da enpleguaren alde mobilizatzea, eskubide laboral eta sozialen alde, kalitatezko zerbitzu publikoen alde; azken batean, enplegu eta bizitza duinaren alde, eta eskualdearen eta bertoko langileen etorkizunaren alde.

Erakundeak eta alderdiak interpelatu ditugu

Amurron eta Laudion egindako manifestazioen bukaeran, sindikatuotako ordezkariek adierazi dugu, eskualdeko lanuzte honekin eta Laudioko eta Amurrioko kaleetan zehar egin ditugun manifestazioekin, erakunde eta alderdi politikoak interpelatu nahi ditugula, «gizartearen gainerakoekin batera gure eskualdeko kalitatezko enplegua defenda dezaten eta azken lan-erreformak indargabetzeko lan egin dezaten. Sektore guztiei bizitza duina bermatzeko nahikoa politika publiko eta laguntza bermatzea ere ezinbestekoa da».

LAB, ELA, ESK eta STEILAS sindikatuon hitzetan, «Aiaraldeko enpleguaren eta bizitza duinaren aldeko egondako dozenaka atxikimendu eta gaurko manifestazioen arrakasta kolektiboa ezin dira kanpaina baten amaiera izan, Aiaraldean enpleguaren eta bizitza duinaren alde borrokatzeko konpromisoaren hasiera baizik, Aiaraldean, elkarrekin, posible delako. Horregatik, helburu horrekin egiten diren deialdiekin bat egitera deitzen dugu. Gaurko borroka biharko enplegua eta baldintzak direlako».

Azken lan-erreformek eta politika publikoek enplegua suntsitu dute, prekarizazioa sortu dute, «eta horrek, gure aldetik erantzun soziala, bateratua eta plurala eskatzen du. Horregatik, enpleguaren defentsan, kalitatezko zerbitzu publikoen eta lan eta gizarteko eskubideen alde mobilizatzea beharrezkoa dela uste dugu».

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...