2024-12-22
InicioIndustriaPapelEnkarterriko enplegu eta industriaren aldeko manifestazioa otsailaren 23an

Enkarterriko enplegu eta industriaren aldeko manifestazioa otsailaren 23an

Virtisu lantegiko Enpresa Batzordeak pairatzen ari diren egoera larria salatu dute gaur prentsaurrean. Enkarterrik duen industri enpresarik handiena da Virtisu eta bere itxierak 105 lanpostu zuzenen amaiera suposatuko luke. Enpresa Batzordeak Enkarterriaren egoera latza eztabaida politikoaren erdian jartzearen garrantzia azpimarratu du eta lan horretan, manifestazioa iragarri dute datorren otsailaren 23rako. "Enkarterrietako enplegua eta industriaren alde , Virtisu ez itxi!" lelopean arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera ekimenari Zallako Udaletxean.

Enpresa Batzordearen irakurketa

VIRTISU EZ ITXI!!!
Por el empleo en Enkarterri

«Virtisu —gaur egun Enkarterrik daukan industri empresarik haundiena— egoera larria pairatzen ari da, eta bertako 105 familiaren etorkizuna kolokan dago

Enkarterrik azken urteetan hartu duen joera eta bilakaera denon ezagunak dira: enpresak itxi eta erregulazio-espedienteak ireki, enpresetako langile kopurua gutxitu, enplegua behera eta langabezia gora. Hainbestetan errepikatu diren gertaera horiek ilundu egin dute Enkarterriko gaur egungo irudia.

Jarduera-sektore guztietako enplegu-mailak jaisten ari dira etengabe. Industria-egitura oso ahul dago. Eta horrek guztiak, noski, oso eragin txarra du zerbitzuen sektorean.

Gure eskualdeak arestian egin duen ibilbide ekonomikoa negargarria da. Aspaldian lanpostu ugariak zituzten enpresak itxi dira apurka-apurka, eta gainbehera ekonomikoa ez da gelditu.

Egitura-izaerako gertaera horien aurrean, herri-administrazioek, industria sustatzeko eta egiturak berrantolatzeko, bultzatu dituzten politikak hutsaren hurrengo izan dira; edo, onenean ere, oso eragin laburrekoak izan dira eskualde honetan.

Gaur, Virtisun, 105 lanpostu zuzen daude, eta zeharkako beste batzuk gehiago. Eta denak kolokan daude. Enkarterriko langileen egoera, hau da, bertako biztanle gehien-gehienen egoera oso latza da. Eta oraina latza bada, geroa samingarria da. Hainbat lanpostu suntsitu ondoren, beste enpresa batzuetan ezabatu direnak eta Virtisun ezabatu daitezkeenak, azkenean eskualde honetan ez da langilerik geratuko. Bertako biztanleek ez dute izango non lan egin.

Hori hala balitz, errotik aldatuko litzateke Enkarterriko gizarte-osaera. Behin industria-sarea desagerturik, gure herriak lo egiteko herri bilakatuko dira; eta beraz, Bizkaiko eskualde honek bere nortasuna galduko du.

Enkarterri eztabaida politikoaren erdi-erdian jarri behar dugu, horra hor gure eginbeharra. Desindustrializazioari aurre egin behar diogu, hainbeste lanpostu suntsitzearen aurkako gure oihuak entzunarazi behar ditugu, herri-administrazioei azkar eta taxuz jarduteko eskatu behar diegu.

Horregatik, dei egiten dizugu otsailaren 23ko manifestaziora etortzeko. Zallako udaletxetik irtengo gara, 17:00etan, Gueñesko udaletxerantz.

Ezin dugu onartu Virtisu ere sartzea itxitako enpresen zerrenda luzean, bizirik gaude, eta gure etorkizunaren eta Enkarterri osoaren etorkizunaren alde borrokatuko dugu, gure esku dago nahi duguna lortzea.

VIRTISU EZ ITXI!!! Por el empleo en Enkarterri» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...