2024-11-25
InicioMujeresMartxoak 8Emakumeok iraultzarako prest gaude

Emakumeok iraultzarako prest gaude


Euskal Herriko Koordinadora Feministak agerraldia eman du gaur Bilbon. Bertan salatu du urteak daramatzagula krisian, eta eskubideen galera eta ezberdintasunen areagotzea askoz ere makurragoak izaten direla emakumeon kasuan. Horregatik, beharrezkoa da logika kapitalista eraldatzea, pertsonak eta natura nola esportatu eta esplotatu pentsatzeari utzi eta bizitzaren iraunkortasuna nola bermatuko dugun pentsatzen hastea. Feministok horretarako prest gaude. gure bizitzen eta erabakien protagonista izaten jarraituko dugu. Gizartea eraldatzen segituko dugu.

Euskal Herriko Plataforma feministak-en irakurketa

Elkarrekín, askotarikoak, saretuak

Emakumeok saretu egin gara, altxatu eta aliatu egin gara, eta horretan segituko dugu. Askotarikoak gara, hemengo eta hangoak. Sareak josi ditugu sistema patriarkalak gure bizitzetan eta gorputzetan ezartzen duen indarkeriatik libra gaitezen. Badakigu aniztasuna aberastasuna dela, guztion onerako dela; beharrezkoa da, beraz, feministok elkarbizitza, elkartasun eta aitortzaren gainean eraikitzea desio dugun askotariko Euskal Herria.

Patriarkatua eta kapitala, aliantza kriminala

Urteak daramatzagu krisian, eta ekonomia ez ezik, sistema osoa dago krisialdian (ekologia, zaintzak, elikadura, behartutako migrazioa,..); eskubideen galera eta ezberdintasunen areagotzea askoz ere makurragoak izaten dira emakumeon kasuan: soldaten arteko aldeak, lanaldi erdirako postuek, kontziliazioak, pobreziak eta prekarietateak andreon aurpegia dute. Ekonomia kapitalistak gizarte-zerbitzuak murrizten ditu, eta anker jokatzen du gurekin, prestigiorik gabeko lanak, zaintzak eta, ondorioz, sistemak etenik gabe erasotzen duen bizitzaren iraunkortasuna bera gure gain utziz. Aurrerantz ihes egitea da sistema neoliberalaren eta horri eusten dioten gobemuen -EAJrena tarteko- erantzun bakarra: ihes egitea, kapitalaren onura eta pertsonen kaltea baino ez dakarten merkataritza librerako hitzarrnenen (TTlP), Ian-erreformen eta pribatizazioen bidez.

Horregatik, haien ihesaldien aurrean, beharrezkoa da logika kapitalista eraldatzea, pertsonak eta natura nola esportatu eta esplotatu pentsatzeari uztea eta bizitzaren iraunkortasuna nola bermatuko dugun pentsatzen hastea. Geldiarazi egin behar dugu enpresa erraldoien boterea; esplotazioaren eta indarkeriaren aurrean, elkartasunean, autogestioan eta babes-sareetan oinarritu behar dugu, kapitalak eta merkatuek aurrera egiten segitzea ekidingo badugu.

Bakerik ez emakumeontzat

Garai iluna bizi dugu: gerra eta militarizazioa planeta suntsitzen ari diren garaia. Egoera honetan, emakumeon gorputzak hondatzen eta bortxatzen dituzte, eta gerrarako armatzat erabili. Gaur eta hemen, emakume kurduen borroka ekarri nahi dugu gogora. Haien herritik irten zen, orain urtebete, Emakumeen Mundu Martxako karabana, beren gorputz eta lurraldeen autodeterminazioaren alde borrokatzen diren andre kurduei babesa erakuste aldera. Geroztik, Turkiako Gobemuak are gogorrago jo du herri kurduaren kontrako erasora. Gogoan izan nahi genituzke, bereziki, urtarrilaren 4an polizia turkiarrak erail zituen hiru aktibistak; tartean, Mundu Martxako antolatzaile Séve Demirr eta era berean Bertha Caceresen erailketa ere salatu nahi dugu, giza, herri indigena, nekazari eta emakumeen eskudideen aldeko defendatzaile amorratua izan dena.

Ezin dugu beste alde batera begira segitu, noiz eta Europa inoiz bizi izan duen krisi humanitario gordinena jasaten ari denean, agintariek harresiak baino babesten ez dituztenean eta politika arrazistak ezartzen dituztenean, maiz, emakumeok eta sexu-erasoak aitzakia hartuta. Behartutako migratzaileek, hala tratatzen ez baditugu ere errefuxiatu politiko esaten diegun emakume horiek, muturreko indarkeria pairatzen dute gerratik ihesean, beren burua eskaintzaile onenari salduta, esklabo bihurtuta edo militarrek, mafiek eta gizonezko errefuxiatuek bortxatuta. Eta zeresanik ez baliabiderik ez dutelako eta dena delakoagatik gatazkaren erdian geratzea baino ez duten horiez.

Gerra ankertu egiten da emakumeekin. Dena den, bakea ez da lortzen indarkeria hori, alegia, gatazka arrnatua desagerrarazita soilik. Euskal Herrian ikus dezakegu hori: hemen ustezko bake eta norrnalizazio politikorako prozesu batean bizi gara, baina hitz egin al dezakegu benetako bakeaz? Emakumeon eskubideak sistematikoki urratzen dituzte, eraso egiten digute eta erail egiten gaituzte. Hori kontuan hartuta, Hemen ez dugu bakerik.

Feministok iraultzarako prest

Jakin badakigu indarkeria matxista ez dela kolpe eta hilketak soilik, badakigu estrukturala dela. Sistema jakin batean oinarritzen da; hain zuzen ere, emakumeok beldurra izateko sozializatzen gaituen eta gure gorputzak ahul eta gizonezkoenak oldarkor jotzen dituen sistema batean. Indarkeria matxista ez dago isolatuta, sistemaren era askotako indarkeriei lotuta baizik. Hori dela eta, Mugimendu Feministak bere hastapenetatik egin du borroka sistema patriarkal eta kapitalistaren eta haren adierazpen ororen kontra, izan emakumeen probrezia, arrazakeria, indarkeria matxista, heterosexismoa, eurozentrismoa, esklabotza edo inperialismoa. Gizartearen mobilizazioaren bidez egin du, eragile eta politikariak interpelatuz eta neurriak exijituz.

Guk argi daukagu: gure bizitzen eta erabakien protagonista izaten jarraituko dugu. Gizartea eraldatzen segituko dugu. Eta elkarrekin, aliatuta eta saretuta egingo dugu hori, Euskal Herriko Mugimendu Feminista batuta eta irau1tzarako prest baitago! Horregatik, martxoaren 8aren ondoren, beste hitzordu bat dankagu apirilaren 9an: Gasteizko manifestazio nazionala. "11 eraso, 12 erantzun, Feministok Prest" lelopean hartuko dugu kalea, eta elkarrekin erantzungo diogu indarkeria sexistari.

FEMINISTOK lRAULTZARAKO PREST! Elkarrekin, askotarikoak eta saretuak.

Euskal Herriko Plataforma feministak

 


 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:01:18

Exigimos políticas efectivas contra la violencia machista en los centros de trabajo

Para ello, hemos registrado sendas reclamaciones en las inspecciones de trabajo tanto de la CAV como de Nafarroa y hemos realizado movilizaciones en Gasteiz e Iruñea con motivo del 25 de noviembre, día internacional contra la violencia machista.

Hemos participado en el 4º Congreso de la Juventud Trabajadora de la Federación Sindical Mundial

El Sindicato LAB ha participado en el 4º Congreso de la Juventud Trabajadora de la Federación Sindical Mundial (FSM), celebrado los días 22 y 23 de noviembre en Marsella. Bajo el lema: "Juventud trabajadora organizada y militante, por un trabajo y una vida dignos”, el Congreso ha reunido a representantes de 45 sindicatos provenientes de 29 países de todos los continentes.

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.