2024-12-23
InicioAcción SindicalElkarretaratzea Gernikan U27ko greba orokorrean auziperatuei elkartasuna adierazteko eta greba eskubidearen defentsan

Elkarretaratzea Gernikan U27ko greba orokorrean auziperatuei elkartasuna adierazteko eta greba eskubidearen defentsan

2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorrean pikete informatibo lanetan zeuden 18 herritar epaituak izango dira datorren urtarrilaren 10ean Bilbon. 3 urte eta 9 hilabeteko zigorra eta 6.000 euroko isuna eskatzen dute bakoitzarentzat. Guzi hau salatzeko, Auziperatuek elkarretaratzea deitu dute datorren urtarrilaren 8rako Gernikako Merkurio iturrian arratsaldeko 19:00etan.

Auziperatuen oharra

GREBAKO PIKETEA ESKUBIDEA DA, EZ DELITUA!

«2011ko urtarrilaren 27an, Hego Euskal Herrian azken bost urteetako hirugarren greba orokorra arrakastatsua burutu genuen, Pentsioen erreformaren kontra.

Beti bezala, greba egunean, pikete informatibo taldeak aritu ziren herriko kaleetatik, zabalik geratu zitekeen banketxe edota merkatal zentruetan (kate komertzialak, normalean) esku orriak banatzen grebaren arrazoien berri emanez eta greba ez egiteak beste langile zein merkatariei egiten dien kaltea adierazi asmoz. Bat-batean, ertzantzak pikete talde bat inguratu eta ordu betez erretenituta izan ondoren, 18 pertsona identifikatu zituzten, Saraspe inguruan. Aitzakia zein izan zen? San Juan Kaleko Erkorekan egondako salaketa bat (gero kendu egin zutena).

2013ko urtarrilaren 10ean EPAIKETA. Bi urte pasa direnean, 18 herritarrek, pikete informatibo lanetan aritzeagatik epaituak izango dira.

Epaiketako ESKAERAK: bakoitzari 3 urte eta 9 hileko kartzela zigorra eta 6.000 euroko isuna. Guztira 72 urteko kartzela zigorra eta 108.000 € isuna, 18 auziperatuen artean.

Zelan da posible, kendu den salaketa bat aitzakiatzat hartuz, polizia autonomikoak lehenengo eta fiskalak gero, 18 pertsonari orokorrean, inolako zehaztasun barik, delitu bat bere gradu gorenean inputatzea? Ze interes dago atzean? Interes politikorik ezkutatzen da, azken urteetan grebako piketeen kontratako errepresioaren gorakadan?

Erantzunak norberaren esku. Baina argi ikusten duguna da, gure eskualdeak eta Euskal Herriak bizi duen egoera ekonomikoari buelta emateko, aldaketa soziala beharrezkoa dela. Eta honetarako ezinbestekoa da euskal instituzioek, banketxeak eta patronala babesten duten politika ekonomikoak alde batera utziz, herritarron eskubideen defentsara bideratutako politika ekonomikoak abian jartzea, bestelako botereen aurrean planto eginez.

Gauzak horrela, aldaketa sozialaren bidean, langileok eta herritarrok orokorrean, aukera bakarra dugu, gure eskubideen alde kalera atera.

Hau da gakoa! Kalera ateratzea ezinbestekoa zaigun honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da greba eskubidearen defentsa irmoa egitea eta ozen aldarrikatzea grebako piketeak eskubide bat direla, ez delitua.

Horregatik, idatzi hau sinatzen dugunok, Busturialdeako herritar orori deitzen zaituztegu, urtarrilaren 10ean epaituak izango diren 18 herritarrekiko elkartasuna adieraztera eta grebarako eskubidea bere osotasunean (piketeak barne) defendatzera, datorren urtarrilaren 8an, Gernikako Merkurio iturrian, 19:00etan burutuko dugun kontzentrazioan parte hartuz.

Langile eta herritarron eskubideen defentsan, greba eskubidearen defentsan, GREBAKO PIKETEA ESKUBIDEA DA, EZ DELITUA!
Busturialdeako 18 epaituak bakean utzi!

2012ko abendua»

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...