EAEko Epaitegietan 14 trebatzaileen kaleratzearekin langileen desadostasuna erakusteko asmoz, bihar, urriak 6, osteguna, goizeko 11:00etan, 15 minutuko elkarretaratzea egingo dugu Donostiako epaitegiaren aurrean Justizia arloko ELA, CC.OO., CSIF eta LAB sindikatuek deituta. Donostiaz gain, Bilboko eta Gasteizeko epaitegietan elkarretaratzeak burutuko dira ere.