Impactoko enpresa batzordeak eta Zornotzako Udaleko enpresa batzordeak elkarretaratze bat egingo dute bihar, apirilak 26, Zornotzako udal kiroldegian zendutako langilearen lan heriotza salatzeko. 12:00etan izango da protesta. Aldi berean, Impactoko enpresa batzordeak 24 orduko lanuztea egingo du Zornotzako Udal Zerbitzuetan, eta Zornotzako Udaleko enpresa batzordeak lanuztea egingo du 10:00etatik 12:00etara.