LAB sindikatuak eskola-jangelen inguruan egiten duen proposamena aurkeztu du gaur, hilak 4, komunikabideen aurrean. Jendarte eta erakundeei proposatzen diegun jangelen eredu berri honek, elikadura burujabetza jasotzen du beste oinarri batzuen artean. Jangelen eredu honek ekarpena egin behar dio gure portuen bizirauteari, arrantza eta nekazaritza sektoreari, lehen sektorean enplegua sortzeari, produkzio agroekologikoari, tokiko ekonomiari eta gure ingurumenaren zaintzari. Guzti honen inguruko zehaztasunak “Jangelak: eredu berri baterantz” txostenean jaso dituzte.