2024-12-22
InicioGobierno de NavarraELA, LAB, ESK, CGT, STEE-EILAS, EHNE eta HIRUk bihar Iruñean izango den...

ELA, LAB, ESK, CGT, STEE-EILAS, EHNE eta HIRUk bihar Iruñean izango den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute

Nafarroako Kutxaren auzian inplikatutakoen dimisioa ez ezik, gardentasunean, erabakitzeko ahalmenean eta gehiengo langilearen eskubideetan oinarritutako eredu berria sortzea aldarrikatu da bihar, arratsaldeko 18:00etan, Iruñeako Antoniuttitik irtengo den manifestazioan.

ELA, LAB, ESK, CGT, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuen irakurketa

Nafar langileriaren egoera okerrera doa egunez egun. Jadanik 56.000 lagun baino gehiago daude langabezian; horietatik 11.000k ez du inolako diru-sarrerarik eta deshauzio arriskuan dago. Lanean ari garenok, PPren lan erreformaz armatutako patronalaren erasoak pairatzen ditugu. Espainiako Gobernuak pentsioak murriztu ditu berriro ere. Eta Nafarroakoak zerbitzu publikoak suntsitu eta pribatizatzen dihardu, lotsagarriak diren ondorioak eraginez: geure gaixoei zabor janaria ematen ari dira! Hau guztiau gertatzen den bitartean, murrizketak inposatu dizkigun klase politiko hori bera geure kontura aberasten egon dela nabarmen geratu da.

Nafarroako Kutxa lurperatzen zuten bitartean, Barcina, Sanz, Maya eta Miranda dietak jasotzen ari ziren era bidegabean. Aurrekaririk gabeko krisi ekonomiko, politiko eta etikoaren aurrean gaude. Eta hortatik ateratzeko, eskandalu honen erantzuleek dimisioa eman eta ospa egin dezaten beharrezkoa da. Baina horrekin batera, eredu berri bat sortu beharra dago, honako ezaugarri hauetan oinarritutakoa: gardentasuna eta instituzioen gaineko herri kontrola; geure ongizatearen inguruan erabaki estrategikoak hartzeko ahalemena; eta gehiengo langilearen oinarrizko eskubideen bermea (enplegu duina, pentsio duina, jendarte babesa, etxebizitza eta kalitatezko zerbitzu publikoak gizon-emakume ororentzat).

Ildo honetan, idazki hau sinatzen dugun sindikatuok bihar larunbata, arratsaldeko 6etan Antoniuttitik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen diogu nafar langileriari.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...